Émile Duclaux
Émile Duclaux | |||
---|---|---|---|
1895 - 1904 ← Louis Pasteur - Émile Roux → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Émile Duclaux | ||
Jaiotza | Aurillac, 1840ko ekainaren 24a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Parisko 7. barrutia, 1904ko maiatzaren 2a (64 urte) (63 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Agnes Mary Frances Duclaux (en) (1901 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École normale supérieure Lycée Saint-Louis | ||
Doktorego ikaslea(k) | Gabriel Bertrand | ||
Hizkuntzak | esperantoa frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | biologoa, medikua, esperantista, katedraduna, kimikaria, fisikaria, biokimikaria, mikrobiologoa, unibertsitateko irakaslea eta botanikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Lyongo unibertsitatea Pasteur Institutua Parisko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Giza Eskubideen Liga Frantziako Zientzien Akademia Académie Nationale de Médecine (en) Academy of Agriculture of France (en) |
Émile Duclaux (Aurillac, Cantal, Frantzia, 1840ko ekainaren 24a - Paris, Frantzia, 1904ko maiatzaren 2a) frantses biokimikaria izan zen.
Biografia
Pasteurren laborategi-laguntzailea izan zen, eta haren lekua hartu zuen Pasteur Institutuaren zuzendaritzan. Ligue des droits de l´homme elkarteko sortzaileetako bat izan zen.
Hartzidura eta mikrobioek eraginiko gaixotasunak aztertu zituen, batez ere. Kapilaritateari buruzko teoria bat sortu zuen, isurkarien gainazala mintz elastiko batekin alderatuz, eta isurkariek hodi kapilarretan mugitzean jarraitzen dituzten legeak aztertu zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.