Ühaitza
Ühaitza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 54 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°24′08″N 0°58′27″W / 43.4022°N 0.9742°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 627 km² |
Arro hidrografikoa | Adour basin (en) |
Iturburua | Ligi-Atherei |
Bokalea () | Oloroeko uhaitza |
Ühaitza[1] Zuberoako eta Bearnoko uhaitz edo ibai bat da, Oloroeko uhaitzaren ibaiadar nagusia.
Izena
Zubereraz, uhaitz izenak «ibai» esan nahi du, eta hortik datorkio izena ibaiari. Uhaitz Handi ere deitu izan zaio.
Frantsesez Le Saison edo gave de Mauléon (Mauleko uhaitza) du izena. Lehen izen horren antzinako forma (Cassiniren mapan aurkitua) Gaison zen, euskarazko izenetik hartua. Gaison, berriz, Saison[2] bihurtu zen, frantsesezko saison («urtaro») izenarekin duen antzekotasunaren eraginez.
Geografia
Ühaitz ibaia Ligi-Atherei udalerrian jaiotzen da, Larraineko ühaitza eta Santa Graziko ühaitza ibaiek bat egitean, 288 metroko altueran. Larraineko ühaitzaren luzera (Ühaitzaren bi ibaien artean luzeena) osoa gehituz gero, ibaiaren luzera osoa 72,1 kilometro da, Larraineko ühaitza Iratzabaletan jaiotzen baita.[3]
Santa Graziko ühaitzaren ibilbidean, berriz, laugarren aroan izandako glaziar baten eta karsten eraginak nabariak ziren. Bertan Kakuetako arroila famatua dago.
Atharratze-Sorholüzen zeharkatzean Aphura erreka datorkio, bere ibaiadar nagusia dena. Lauhire eskualdean dagoen Autevielle-Saint-Martin-Biderenen Oloroeko uhaitzarekin lotunea du.
Zeharkatutako udalerriak
- Autevielle-Saint-Martin-Bideren
- Berrogaine-Larüntze
- Xarra
- Sarrikotapea
- Sohüta
- Ezpeize-Ündüreine
- Azpilda
- Garindaine
- Jeztaze
- Gotaine-Irabarne
- Ginarte-Parenties
- Idauze-Mendi
- Lixoze
- Maule-Lextarre
- Mendikota
- Nabarzi
- Urdiñarbe
- Ozaze-Zühara
- Ozaraine-Erribareita
- Rivehaute
- Saint-Gladie-Arrive-Munein
- Zalgize-Doneztebe
- Tabaille-Usquain
- Iruri
- Bildoze-Onizepea .
Ibaiadarrak
Ibai biek Larraineko ühaitza (Orhin jaioa eta 20 km dituena) eta Santa Graziko ühaitza (15,1 km dituena) osatuta badago, baditu zenbait ibaiadar:
Uhaldea | Izena | Luzera (km.) |
---|---|---|
Eskumaldea | Aphanixe | 6,2 |
Ezkerraldea | Elgabarrena edo Üthürrotxa | |
Eskumaldea | Aphanize | 10,1 |
Ezkerraldea | Ihiaga edo Jaga | 1,9 |
Ezkerraldea | Aphura | 18 |
Ezkerraldea | Gesalea | 4,6 |
Eskumaldea | Ibarra edo Ihitzarte erreka | 5.4 |
Ezkerraldea | Apuhura | 10.7 |
Ezkerraldea | Arangoreneko erreka | 12,5 |
Ezkerraldea | Urgorri | 5 |
Ezkerraldea | Akharrabia | |
Ezkerraldea | Oihanako erreka edo Borlas | 8,8 |
Eskumaldea | Latsübi | 11,3 |
Ezkerraldea | Barlako erreka edo Aphura | 16,7 |
Ezkerraldea | Lauhiraze | 15,4 |
Hidrologia
Ühaitzaren emaria 42 urtez, 1967 eta 2008 artean, ikertua izan da Maule-Lextarren[4]. Ikertutako azalerak 480 km² ditu, hau da, ia arroaren %100a.
Batez besteko emaria 24,4 m³ segundokoa bada ere, urtaroz urtaro aldatzen da: neguan eta udaberrian 37,7 eta 38,1 m³/s artean dago (gehienezko bi izanik: lehenengoa abendu-urtarrilean, eta bigarrena apirilean); maiatzatik irailera, emaria gutxituz doa, eta urteko gutxienekoa abuztuan dauka: 8,12 m³/s izanik.
Ühaitzaren batez besteko emariak (m³/s), Maule-Lextarren neurtuak
Datuak: 1967 eta 2008 artean
Historiako momentuzko gehienezkoa 522 m³/segundokoa zen 1994ko abenduaren 1ean, egunekoa, berriz, 515 m³/segundokoa zen, 1992ko ekainaren 17an lortua.
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Ühaitza
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Sazo 1538an, le Gabe du Sazon 1674an.
- ↑ SANDRE datu-basea
- ↑ Banque Hydro - Station Q7322510