11. linea (Shanghaiko metroa)
Ikus, gainera, beste « 11. lineak » |
Irekiera | 2009ko abenduaren 31an |
Nork kudeatuta | |
Geltokiak | 19 |
Azken luzapena | 2010eko martxoaren 29a |
Luzera totala | 45,8 Km |
Zabalera | 1.435mm |
Abiadura | 80 km/h |
Maiztasuna | 9'30 |
Shanghaiko metroaren 11. linea 2009ko abenduaren 31an zabaldu zen, eta Jiading iparraldea Jiangsu kalearekin batzen du. Zabaldu zenetik lineak ordutegi mugatua zeukan, metroaren arduradunek trenekin frogak egin nahi zituztelako, horrela, 09:00etatik 16:00etara bakarrik ibiltzen dira trenak. 2010eko martxoaren 29an, linearen iparraldeko bigarren tartea zabaldu zenean, ordutegi normala ezarri zen goizeko seietatik gaueko hamarrak arte.
2010eko martxoaren amaieran zabaldutako tarteari esker, hiriaren erdigunea eta Shanghaiko 1 formulako zirkuitoa elkarturik geratu ziren. 2012an linearen hirugarren zatia zabalduko da Jiangsu kaletik Luoshan kaleraino.
Bidaiariak
2009ko abenduaren 31an, metro-sarean hainbat tarte berri zabaldu ziren egun berean, hamaikagarren linea 36.000 pertsonek erabili zuten (linea martxan jarri zen lehen eguna).
Lotuneak
Geltokia | Linea |
---|---|
Caoyang kalea | 3, 4 |
Jiangsu kalea | 2 |
Luzapenak
- 2009ko abenduaren 31an, Jiading iparraldea - Jiangsu kalea tartea (33 kilometro eta 17 geltoki).
- 2010eko martxoaren 29an, Jiading Hiri Berria - Anting tartea (12,8 kilometro eta 3 geltoki).
Ordutegia eta maiztasuna
Trenak goizeko bederatzietatik arratsaldeko laurak arte ibiltzen dira. Trenen igarotze maiztasuna berdina da egun osoan zehar, bederatzi minutu eta erdiro igarotzen dira trenak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |