1968ko Espainiako ItzuliaItzuli Handi honetako 23. edizioa izan zen. 1968koapirilak 25 eta maiatzak 12 artean ospatu zen. 2990 kilometroko ibilbidea egin zen 18 etapatan banatuta, horietatik bi bikoitzak. Hasiera Zaragozan eta amaiera Bilbon izan zuen.
90 txirrindularik parte hartu zuten, 9 taldetan banatuak. 90 horietatik soilik 51 txirrindularik amaitu zuten proba.
Garailea izan zen Felice Gimondik proba batez beste 37,958 kilometro orduko abiaduran bete zuen, José Pérez-Francés espainiarra garaituz, beste behin Espainiako Itzulia irabazteko atarian geratu zena. Honela, Gimondi bihurtu zen hiru itzuli handiak irabazi zituen bigarren txirrindularia, urte batzuk lehenago Jacques Anquetilek egin zuen bezala. Jan Janssenek puntukako sailkapena irabazi zuen, eta Francisco Gabikak mendikoa.
Korritu ziren hamazortzi etapetatik, bost espainiarrek irabazi zituzten.