1978ko Euskal Herriko Itzuliatxirrindularitza lasterketa honen 18. edizioa izan zen. 1978koapirilak 3 eta 7 artean ospatu zen. 811 kilometroko ibilbidea egin zen 5 etapatan banatuta.
Edizio honetan, 4 espainiar taldek (Kas, Teka, Novostil eta Transmallorca) eta beste bi atzerritarrek (Safir eta Coelima) parte hartu zuten, orotara 59 txirrindularik parte hartu eta proba 44k amaitu zutelarik.
Garailea José Antonio González Linares kantabriarra izan zen, hala, proba honetan, bere laugarren eta azken garaipena lortu zuelarik.