1993ko Galiziako Parlamentuko hauteskundeakurriaren 17an egin ziren. 2.293.169 hauteslerkein, 1.472.017 boto eman ziren (%64,2) eta abstentzioa 821.152ekoa izan zen (%35,8). Galiziako Alderdi Popularrak eskuratu zuen berriro ere gehiengo osoa, Manuel Fraga IribarnerekinGaliziako Xuntako presidente gisa. PSdeGk lidergo krisi larria izan zuen, eta boto asko galdu. BNGk botoen igoera nabarmena izan zuen, eta PPren alternatiba gisa irudikatzen hasi zen, Xosé Manuel Beiras liderraren karismari esker. Ez zen egon beste alderdirik ordezkaritzarekin.