2006ko Euskal Herriko Itzuliatxirrindularitza itzuli honen 46. edizioa izan zen. 2006koapirilak 3 eta 8 artean egin zuten, 6 etapatan banatutako 829 kilometroko ibilbidea eginez.
21 taldek parte hartu zuten: ProTour mailako 20 taldeek, euren parte-hartzea derrigorrezkoa baitzen, eta Relax-GAM Profesional Kontinental mailako taldea antolakuntzaren gonbidapen bidez. Hala, 168 txirrindulariko pelotoi bat osatu zen, talde bakoitzeko 8 txirrindularirekin.