2009ko Euskal Herriko ItzuliaEuskal Herriko Itzuliaren 49. edizioa izan zen. 2009koapirilak 6 eta 11 artean egin zuten, 6 etapatan banatutako 833 kilometroko ibilbidea eginez.
20 taldek parte hartu zuten: ProTour mailako 18 taldeek (euren parte-hartzea derrigorrezkoa izanik) eta Profesional Kontinental mailako talde biek antolakuntzak gonbidatuta (Cervélo Test Team eta Contentpolis-AMPO). Hala, 157 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko 8 txirrindularirekin (Quick Step, Française des Jeux eta Team Katusha izan ezik).