2010eko Haitiko lurrikara
2010eko Haitiko lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 2010eko urtarrilaren 12a (16:53 (en) , 21:53 (en) . UTC−05:00) |
Iraupena | 30 s |
Herrialdea | Haiti |
Lurrikararen momentu sismikoa | 7,15 |
Magnitudea Richter eskalan | 7 |
Sakonera bertikal | 10 km |
Pertsona hilak | 230.000 |
Pertsona zaurituak | 250.000 |
2010eko Haitiko lurrikara seismo suntsigarria izan zen, Gizateriaren historiako hondatzaileenetako bat, 2010eko urtarrilaren 12an, asteartean, 16:53:09 tokiko orduan (21:53:09 UTC) gertatu zena. Epizentroa Leoganen izan zuen, Mendebaldeko departamentuan, Haitiko hiriburu Port-au-Princetik, 25 kilometrora. USGSren arabera, 7,0 Mw magnitudea izan zuen, eta 13 kilometroko sakoneran sortu zen[1].
Erreplika sorta bat ere erregistratu zen: indartsuenak 5,9, 5,5 eta 5,1 izan ziren. NOAAk, eremuan, tsunami bat izateko arriskua baztertu zuen[2]. Hala ere, ordu batzuk geroago, neurri txikiko tsunami bat erregistratu zen, eta lau pertsona hil zituen. Lurrikara hori, 1770ekoaz geroztik, inguru horretan erregistratutako indartsuena izan zen. Gertuko herrialdeetan ere nabaritu zen, hala nola Kuban, Jamaikan eta Dominikar Errepublikan; han, beldurra eta prebentziozko ebakuazioak eragin zituen.
Haitin, garai hartan, Ameriketako herrialde txiroena zenean[3], ondorio latzak eragin zituen. Urtarrilaren 25ean, berreskuratutako gorpuzkiak 150.000 baino gehiago ziren, hildakoen kopurua 200.000tik gorakoa zela kalkulatuta[4]. Kaltetuen behin betiko datuak Jean-Max Bellerive lehen ministroak kaleratu zituen lurrikararen lehen urteurrenean, 2011ko urtarrilaren 12an; Gobernuaren arabera, 316.000 pertsona hil ziren[5], baina oinarri hobeekin egindako ikerketen arabera, hildakoak 160.000 inguru izan ziren[6].1,5 milioi pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu zirenez[7], historiako giza hondamendi larrienetako bat izan zen[8].
Aurrekari historikoak
Hispaniola uhartea –Haitik eta Dominikar Errepublikak partekatzen dute–, sismologikoki aktiboa da eta, iraganean, lurrikara nabarmen eta suntsitzaileak izan ditu.
1751n, Frantziaren kontrolpean zegoenean, lurrikara batek astindu zuen; 1770ean, Richter eskalan 7,5 graduko beste lurrikara batek Port-au-Prince erabat suntsitu zuen[9][10]. Moreau de Saint-Méry (1750-1819) historialari frantsesak dioenez, «1751ko azaroaren 21eko lurrikaran Port-au-Princen ez zen eraikinik kaltetu, baina hiri osoa erori zen 1770eko ekainaren 3koaren ondorioz»[11].
Cap Haitien hiria, baita Haitiko iparraldeko eta Dominikar Errepublikako beste batzuk ere, 1842ko maiatzaren 7ko lurrikarak suntsitu zituen[12].
1887ko irailaren 23an eta 1904ko ekainean, bi lurrikara gertatu ziren, urtean bat, herrialdearen iparraldean «kalte handiak» eraginez[13].
1946ko abuztuaren 4an, 8,0 graduko lurrikara bat erregistratu zen Dominikar Errepublikan, Haitin ere eragin izan zuena. Lurrikara horrek tsunami bat sortu eta 1.790 pertsona hil zituen[14].
C. DeMets-ek eta M. Wiggins-Grandison-ek 1992an lurrikarak prebenitzeko egindako ikerketa batek ondorioztatu zuen; agian Enrikilloko faila bere ziklo sismikoaren amaieran egon zegoela eta, egoera okerrenean, 7,2 graduko lurrikara bat iragarri zuten, Jamaikako 1692ko lurrikararen magnitudearen antzekoa[15].
2008ko martxoan, Paul Mann-ek eta ikerketa-talde batek 2006an Enrikillo failari buruzko arrisku-ebaluazio bat aurkeztu zuten 18. Karibeko Geologia Konferentzian. Zegoen tentsio handia kontuan hartuta, taldeak «lehentasun handikoen gisako» jo zituen mugimendu sismikoen azterketa historikoak, hala nola failarena: hura erabat blokeatu zuten eta azken 40 urtean lurrikara batzuk erregistratu zituen[16]. 2008ko irailean, Le Matin egunkari porteaupricetarrak argitaratutako artikulu batek Charles Patrick geologoak iruzkin horiek erakusten zituen, eta Port-au-Princen jarduera sismikoa areagotzeko arrisku handia zegoela zioen.[17]
Geologia
Lurrikara lehorrean gertatu zen, 2010eko urtarrilaren 12an, gutxi gorabehera Port-au-Princetik 25 kilometrora eta 13 kilometroko sakoneran, arratsaldeko 16:53an (bertako ordua). Han Enriquillo-Plantain Garden izeneko faila sistema dago.[18] Mercalli intentsitate eskalaren arabera (MM) VII-IX intentsitateko mugimenduak egon ziren Port-au-Princen eta ingurumarietan. Beste herrialde batzuetan ere nabaritu zen. Hartara, Kubako Guantanamo hirian MM III eskala izan zuen, Jamaikako hiriburuan MM II, bai eta Venezuelako eta Puerto Ricoko hiriburuetan ere. Santo Domingon MM III intentsitatea izan zuen.[19][20]
Itsasoan izan beharrean, lehorrean gertatu zenez, eraikinek eta jendeak zuzenean nabaritu zituzten mugimenduak, batez ere sakonera eskaseko lurrikara izan zelako.[21]
Kalte materialak
Haren ondorioz, Port-au-Princeko aireportua itxi behar izan zuten eta telefono bidezko komunikazioak eten. Haitiko Nazio Batuen Erakundeko egoitza erautsi eta bertako hainbat langile galdu egin ziren.
Hilak eta zaurituak
Haitiko Lehen Ministro Jean Max Bellerive agian 140.000 heriotza egon zirela esan zuen[22]. baina Gurutze Gorriaren arabera, hildakoak 45.000 eta 50.000 artean izan bide ziren[23], nahiz eta kopuru hori ez den oraindik konfirmatu, etxe birrinduen artean zenbat jende bizi den jakitea oso zaila baita[24].
Port-au-Princeko NBEaren egoitza suntsitu egin zen eta, frantziar atzerri ministroaren arabera, bertako langile guztiak eta Haitiko misioko buruzagi Hédi Annabi bertan hil. Gainera, hango ehun langile egun ere desagerturik daude[25][26]. Hildakoen artean, Jimmy O. Barikad hip hop abeslaria eta Port-au-Princeko artzapezpikua daude.
Kaltetuentzako laguntza
Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko diru-laguntza eman zituen Haitin izandako kalteak konpontzen laguntzeko. Era berean, Ertzaintzaren 27 espezialista eta Eusko Jaurlaritzaren larrialdi teknikari bat bidali zituen hainbat 4x4 ibilgailurekin Haitira.[27]
Erreferentziak
- ↑ «http://earthquake.usgs.gov/earthquakes/eqinthenews/2010/us2010rja6/» Inglés.
- ↑ NOAA. (12 de enero de 2010). Tsunami information (Caribbean Sea). .
- ↑ Haití, el país más pobre de América. ABC 10 de febrero de 2010.
- ↑ Haití confirma la recuperación de 120.000 cadáveres, Europa Press 24/01/2010. Consultado: 24/01/2010
- ↑ «Earthquakes with 50,000 or More Deaths» web.archive.org 2013-05-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
- ↑ Kolbe, Athena R.; Hutson, Royce A.; Shannon, Harry; Trzcinski, Eileen; Miles, Bart; Levitz, Naomi; Puccio, Marie; James, Leah et al.. (2010-10-01). «Mortality, crime and access to basic needs before and after the Haiti earthquake: a random survey of Port-au-Prince households» Medicine, Conflict and Survival 26 (4): 281–297. doi: . ISSN 1362-3699. PMID 21314081. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ Un terremoto de 6,1 grados sacude de nuevo Haití, La Vanguardia.es, 20/01/2010. Consultado el 20/01/20101.
- ↑ «Earthquake Summary» Magnitude 7,0 - HAITI REGION (USGS) 12 de enero de 2010.
- ↑ Romero, Simón. (12 de enero de 2010). Quake Rocks Haiti, Causing Widespread Damage. .
- ↑ Largest Earthquake in 200 Years Devastates Haiti. 13 de enero de 2010.
- ↑ El Terremoto del 7 de mayo de 1842. .
- ↑ Oficina de Minas y Energía. 3 de abril de 1999..
- ↑ Historic Earthquakes. .
- ↑ DeMets, C.; Wiggins-Grandison W.. (2007). «Deformation of Jamaica and motion of the Gonâve microplate from GPS and seismic data» Geophysical Journal International 168: 362–378..
- ↑ Mann, Paul, Calais, Eric, Demets, Chuck, Prentice, Carol S., and Wiggins-Grandison, Margaret. (marzo de 2008). Entiquillo-Plantain Garden Strike-Slip Fault Zone: A Major Seismic Hazard Affecting Dominican Republic, Haiti and Jamaica. 18th Caribbean Geological Conference.
- ↑ Delacroix, Phoenix. (25 de setiembre de 2008). Haiti/ Menace de Catastrope Naturelle / Risque sismique élevé sur Port-au-Prince. .
- ↑ "Magnitude 7.0 – HAITI REGION Tectonic Summary". United States Geological Survey.
- ↑ "PAGER – M 7.0 – HAITI REGION". United States Geological Survey.
- ↑ "Magnitude 7.0 – HAITI REGION USGS Community Internet Intensity Map". United States Geological Survey
- ↑ Haiti earthquake feared to have killed many
- ↑ Más de 100 mil muertos
- ↑ Estima Cruz Roja entre 45 mil y 50 mil los muertos en Haití
- ↑ Proyectan 100 mil muertos tras terremoto en Haití[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lederer, Edith M.. Over 100 missing after UN office collapse in Haiti : World & Nation. The Buffalo News (Noiz kontsultatua: 2010-01-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ 3:34 p.m. ET. Top U.N. envoy in Haiti killed in quake – Haiti earthquake- msnbc.com. MSNBC (Noiz kontsultatua: 2010-01-13).
- ↑ El Gobierno Vasco destina 200.000 euros a ayuda humanitaria y moviliza el operativo de urgencias - El Diario Vasco