2011ko Euskal Herriko ItzuliaEuskal Herriko Itzuliaren 51. edizioa izan zen. 2011ekoapirilak 4 eta 9 artean egin zuten, 6 etapatan banatutako 873,5 kilometroko ibilbidea eginez.
20 taldek parte hartu zuten: ProTour mailako 18 taldeek (euren parte-hartzea derrigorrezkoa izanik) eta Profesional Kontinental mailako talde biek antolakuntzak gonbidatuta (Geox-TMC eta Caja Rural). Hala, 158 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko 8 txirrindularirekin (Omega Pharma-Lotto eta Vacansoleil-DCM izan ezik).