2013ko Euskal Herriko ItzuliaEuskal Herriko Itzuliaren 53. edizioa izan zen. 2013koapirilak 1 eta 6 artean egin zuten, 6 etapatan banatutako 833,1 kilometroko ibilbidea eginez.
21 taldek parte hartu zuten: UCI ProTeam mailako 18 taldeek (euren parte-hartzea derrigorrezkoa izanik) eta Profesional Kontinental mailako talde biek antolakuntzak gonbidatuta (Cofidis, Solutions Crédits eta Caja Rural-Seguros RGA). Hala, 164 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko 8 txirrindularirekin (Blanco Pro Cycling Team eta Team Argos-Shimano izan ezik).