2014ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
2014ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Azaroaren 15, 2014 |
Egoitza | Malta Shipbuilding, Marsa |
Aurkezlea(k) | Moira Delia |
Antolatzailea | Public Broadcasting Services (PBS) |
Partaide kopurua | 16 |
Irabazlea | "Tu primo grande amore" Vincenzo Cantiello Italia |
2014ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hamabigarren edizioa izan zen. Marsako Malta Shipbuilding aretoan ospatu zen, Maltan, azaroaren 15ean.
Garailea Italiako Vincenzo Cantiello izan zen, "Tu primo grande amore" abestiarekin. Italiaren lehen garaipena izan zen, herrialdearen lehen agerraldian.
Hamasei herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino lau gehiago. Italiaz gain, Eslovenia eta Montenegrok ere lehen agerraldia egin zuten. Lau herrialde itzuli ziren lehiaketara: Kroazia (zazpi urteko eten baten ostean), Zipre (lau urte ostean), Serbia, (hiru urte ostean) eta Bulgaria (bi urte ostean). Bestalde, Azerbaijan, Mazedonia eta Moldavia erretiratu egin ziren.
Lehiaketa
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Bielorrusia | Bielorrusiera | Nadezhda Misyakova | "Sokal" (Сокал) | Belatza | 7 | 71 |
02 | Bulgaria | Bulgariera | Krisia, Hasan & Ibrahim | "Planet of the Children" | Haurren planeta | 2 | 147 |
03 | San Marino | Italiera, Ingelesa | The Peppermints | "Breaking My Heart" | Nire bihotza hausten | 15 | 21 |
04 | Kroazia | Kroaziera, Ingelesa | Josie | "Game Over" | Joko amaitua | 16 | 13 |
05 | Zipre | Greziera, Ingelesa | Sophia Patsalides | "I pio omorfi mera" (Η πιο όμορφη μέρα) | Egunik ederrena | 9 | 69 |
06 | Georgia | Georgiera, Ingelesa | Lizi Pop | "Happy Day" | Egun alaia | 11 | 54 |
07 | Suedia | Suediera, Ingelesa | Julia Kedhammar | "Du är inte ensam" | Ez zaude bakarrik | 13 | 28 |
08 | Ukraina | Ukrainera, Ingelesa | Sympho-Nick | "Spring Will Come" | Udaberria etorriko da | 6 | 74 |
09 | Eslovenia | Esloveniera, Ingelesa | Ula Ložar | "Nisi sam (Your Light)" | Ez zaude bakarrik (Zure argia) | 12 | 29 |
10 | Montenegro | Montenegroera, Ingelesa | Maša Vujadinović & Lejla Vulić | "Budi dijete na jedan dan" | Izan zaitez neska egun batez | 14 | 24 |
11 | Italia | Italiera, Ingelesa | Vincenzo Cantiello | "Tu primo grande amore" | Zure lehen maitasun handia | 1 | 159 |
12 | Armenia | Armeniera, Ingelesa | Betty | "People of the Sun" | Eguzkiko jendea | 3 | 146 |
13 | Errusia | Errusiera, Ingelesa | Alisa Kozhikina | "Dreamer" | Ameslaria | 5 | 96 |
14 | Serbia | Serbiera | Emilija Đonin | "Svet u mojim očima" (Свет у мојим очима) | Mundua nire begietan | 10 | 61 |
15 | Malta | Ingelesa | Federica Falzon | "Diamonds" | Diamanteak | 4 | 116 |
16 | Herbehereak | Nederlandera, Ingelesa | Julia van Bergen | "Around" | Inguruan | 8 | 70 |
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Junior Eurovision webgune ofiziala