2015eko Nepalgo lurrikara
2015eko Nepalgo lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 2015eko apirilaren 25a (11:56 (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | Nepal, India eta Bangladesh |
Honen ondorioa | 2015 Mount Everest avalanches (en) ![]() |
Lurrikararen momentu sismikoa | 7,8 |
Erreplikak | 329 |
Pertsona hilak | 8.964 |
Pertsona zaurituak | 21.952 |
2015eko Nepalgo lurrikara 7,8 (Mw) magnitudeko lurrikara izan zen, 2015eko apirilaren 25eko 11:56tan (UTC 6:11:26) gertatua. Epizentroa Nepalgo Lamjung hiritik 29 kilometro hego-ekialdera izan zen, eta hipozentroa 15 kilometroko sakoneran.[1] 1934ko Nepal-Bihar lurrikararen ostean, eskualdean gertatutako boteretsuena izan zen. 8.000 pertsona baino gehiago hil ziren haren ondorioz, lau herrialdetan,eta zaurituak 22.000 izan ziren. Hainbat mende zituzten eraikinak suntsitu ziren, horietako batzuk UNESCOren Gizateriaren ondare izendaturik zeudenak. Erakin horiek Katmanduko ibarrean eta Katmanduko Durbar Plazan zeuden.
Erreferentziak
Kanpo estekak
2015eko Nepaleko lurrikarari buruzko media dago Wikimedia Commonsen.
- USGSren lurrikaren arrisku programa