2020ko Tri Nations SeriesThe Rugby Championship txapelketaren bederatzigarren edizioa izan beharra zen (25. edizioa Hiru Nazioen Txapelketa kontuan hartuta). Baina Hegoafrikak, aurreko txapeldunak, ez zuen parte hartzerik izan, COVID-19 pandemia zela-eta herrialde hartako gobernuak bidaiatzea debekatu baitzuen.[1]. Horregatik Tri Nations Series ("Hiru Nazioen txapelketa") izena hartu zuen.
Txapelketaren egitura
Urriaren 31n hasi eta abenduaren 5ean bukatu zen. Hiru selekzioek joan eta itzuliko ligaxka jokatu zuten eta partida bakoitza asteburu batean izan zen.[2]. Partida guztiak Australian jokatu ziren.[3].