2023ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2023ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia 2023ko maiatzaren 9
Bigarren finalerdia 2023ko maiatzaren 11
Finala 2023ko maiatzaren 13
Egoitza Liverpool Arena, Liverpool
Aurkezlea(k) Alesha Dixon
Hannah Waddingham
Julia Sanina
Graham Norton (finala)
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)
Partaide kopurua 37
Irabazlea "Tattoo"
Loreen
 Suedia

2023ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 67. edizioa izan zen. Liverpoolgo Liverpool Arena aretoan egin zen. Erresuma Batuan ospatzea erabaki zen; Ukrainak irabazi zuen 2022ko edizioa, baina ezin izan zituen ekitaldia antolatzeko segurtasun-baldintzak bermatu Errusia-Ukraina gerraren ondorioz. Finalerdiak maiatzaren 9 eta 11an jokatu ziren, eta final handia maiatzaren 13an.[1] Bederatzigarren aldia izango da lehiaketa Erresuma Batuan ospatzen dela.

Lehiaketa Loreen abeslari suediarrak irabazi zuen, "Tattoo" abestiarekin. Loreenek lehenago 2012ko edizioa irabazi zuen, eta lehiaketa birritan irabaztea lortzen zuen bigarren artista bilakatu zen, lehen emakumezkoa. Suediaren zazpigarren garaipena izan zen, Irlandaren errekorra berdindu zuelarik. Käärijä finlandiarrak lortu zuen bigarren postua "Cha Cha Cha" kantarekin, telebozketaren gustokoena izanik.

37 herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino hiru gutxiago. Bulgaria, Ipar Mazedonia eta Montenegrok bere partadeitza eten zuten, batik bat 2021-2022ko krisi energetikoak sortutako baldintza ekonomikoen ondorioz.[2]

Kokapena

2022ko edizioa Ukrainak irabazi zuen Kalush Orchestra taldearen "Stefania" abestiarekin, eta tradizioa jarraituz, 2023ko lehiaketa antolatzeko gonbidapena Ukrainak jaso zuen.[3] Hala ere, 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioak sortutako egoera ageria izanik, laster espekulatu zen antolakuntza beste herrialde batek hartu beharko zuela.[4] Hainbat herrialde eskaini ziren antolatzeko Ukrainak ezin ezean, hauen artean Belgika, Erresuma Batua, Espainia, Herbehereak, Italia, Polonia eta Suedia.

Ukraina baketu batean antolatu ahal izateko nahia adierazi zuen Mykola Chernotytskyi UA:PBC ukrainar telebista publikoko buruak, eta baita 2022ko maiatzaren 20an elkarrizketak hasiko zituztela Europako Irrati-Telebista Batasunarekin (EBU).[5] Volodymyr Zelensky Ukrainako presidenteak egun batean lehiaketa Mariupol hirian ospatu ahal izateko itxaropena adierazi zuen.[6]

2022ko ekainaren 16an, UA:PBC eta ukrainar gobernua EBUrekin bildu ziren lehiaketa Ukrainan ospatzeko aukerak aztertzeko. Hurrengo egunean, Ukrainak ez zituela betetzen ekitaldia jaso ahal izateko segurtasun-baldintzak adierazi zuen EBUk, eta ordez 2022ko ediozoko bigarren sailkatuarekin, BBC-rekin, elkarrizketak hasiko zituela.[7] Chernotytskyi UA:PBC-ko buruak eta Oleksandr Tkachenko ukrainar kultura ministroak ekitaldia Ukrainan egiteko elkarrizketak jarraitzea eskatu zuten, eta besteak beste, Boris Johnson britainiar lehen ministroaren babesa jaso zuten.[8] EBUk ekainaren 23an bere erabakia baieztatu zuen, segurtasun kezkak zehaztuz eta egoitza hautaketa ez politizatzeko eskatuz.[9] Lehiaketa aurreko urteko irabazleak jaso ez zuen azken aldia 1980ko edizioa izan zen.

2022ko uztailaren 25ean, EBU, UA:PBC eta BBC-ek lehiaketa Erresuma Batuan egingo zela iragarri zuten, eta hiria hautatzeko lizitazio-prozesua aste berean hasiko zela. UA:PBC BBC-ren lankide izango zela ere iragarri zen, ikuskizunetan ukrainar elementuak sartzeko.[10]

Bederatzigarren aldia izan zen ekitaldia Erresuma Batuan egiten zela, bere errekorra handituz, izan ere hauetatik bosgarren aldia izan zen beste herrialde bat ordezkatzen zutela antolaketan. Azkenengoz 1998ko edizioa hartu zuen, Birminghamen.

Hiriaren hautaketa

Liverpool Arena, lehiaketaren egoitza.

Ukrainak ezingo zuela antolatu iragarri bezain pronto, Erresuma Batuan egingo zela adierazi aurretik, Erresuma Batuko hogei hirik adierazi zuten egoitza izateko interesa: Aberdeen, Belfast, Birmingham, Brighton, Bristol, Cardiff, Darlington, Derry, Edinburgo, Glasgow, Leeds, Liverpool, Londres, Manchester, Nottingham, Newcastle, Prudhoe, Sheffield, Sunderland eta Wolverhampton.[11][12] Hala, Brighton, Cardiff, Derry, Nottingham eta Sunderland hiriek bere proposamena erretiratu zuten geroago. 2022ko abuztuaren 12an , BBC-ek zazpi hiri hautagai izendatu zituen: Birmingham, Glasgow, Leeds, Liverpool, Manchester, Newcastle eta Sheffield.[13] Irailaren 27an, bi finalista izendatu zituen: Glasgow eta Liverpool.[14] 2022ko urriaren 7an, Liverpoolgo Liverpool Arena aretoa hautatu zuten egoitza bezala BBC eta EBU-k. Pabilioi honek 11.000 pertsona har ditzake.

Formatua

Aldaketak bozketa-sisteman

2022ko azaroaren 22an, aldaketa nabarmenak iragarri zituen EBUk bozketa-sisteman. Finalerdietako emaitzak telebozketaz soilik erabakiko dira, 2004 eta 2007 artean gertatu zen gisa, eta finaleko emaitzak epaimahai profesionalen eta telebozketaren puntuaketak batuz erabakiko dira, 2009tik gertatu ohi den bezala. Herrialde batek ezin badu telebozketaren emaitzik eman finalerdietan, badaezpadako epaimahai baten botoak emango ditu, eta finalean ere arazoak irauten badu, herrialdeko epaimahai profesionalaren botoak bikoiztuko dira. Herrialde bateko epaimahaia baliogabetzen bada, herrialdeko telebozketa emaitzak bikoiztuko dira. Lehen aldiz, partaide ez diren herrialdeetako ikusleek botoa eman ahal izango dute hiru saioetan web-plataforma baten bitartez, eta "Gainontzeko mundua" bezala aurkeztuko dira emaitzak.[15]

Ikus-diseinua

2022ko urriaren 7an jakinarazi zenez, Eurovisionen "bihotz" logo generikoak Ukrainako banderaren koloreak erakutsiko zituen aurreko urteko garaile bezala, eta ez Erresuma Batuarenak, antolatzaile bezala.

Edizioaren ikus identitatea eta leloa, United by Music (euskaraz "Musikak elkartuak") 2023ko urtarrilaren 31an aurkeztu ziren. Bihotzez osatutako kate bat da ikus identitatearen ezaugarri nagusia, Ukrainako eta Erresuma Batuko banderen koloreak uztartuz. Infografia, apainketa, eszenatokiaren diseinua, eta merchandisina, besteak beste, ikus identitate honetan oinarritu ziren.[16]

Aurkezleak

2023ko otsailaren 22an, aurkezleak ezagutari ziren. Alesha Dixon britainiar abeslaria, Hannah Waddingham britainiar aktorea, eta Julia Sanina ukrainar abeslaria hiru saioen aurre egon ziren, eta Graham Norton esatari eta aurkezle irlandar-britainiarra elkartu zitzaien finalean.[17]

Eszenatokia

Eszenatoki-diseinua Julio Himede eszenografoak burutu zuen. Aurretik Grammy Sariak (2022), MTV Europe Music Awards (2016-2021), edota MTV Video Music Awards (2018-2021) ekitaldien eszenatokiak proiektatu zituen Himedek. Eszenatokiaren arkitekturak "besarkada handi bat" irudikatzen du Himederen hitzetan, Ukrainara, partaideei eta ikusleei luzatzen dena.[18] Karlos III. eta Camilla Erresuma Batukoak inauguratu zuten eszenatokia, apiliraren 26an Liverpoolera egindako bisitaldi batean.[19]

Postalak

Postalak 40 segunduko aurkezpen bideoak dira, telebistan erakusten direnak hurrengo artista eszenatokian prestatzen den bitartean. Postal bakoitzak hiru leku erakutsi zituen: bat Ukrainan, bat Erresuma Batuan, eta hirugarrena ordezkari bakoitzaren herrialdean, hirurak gai beraz lotuak.[20]

Artista gonbidatuak

Lehen finalerdia irekitzeko Julia Sanina aurkezleak "Mayak" abestu zuen. Pausartean, Alyosha 2010eko edizioko ukrainar partaideak "Ordinary World" abestu zuen Rebecca Ferguson abeslariarekin batera, eta Rita Ora abeslaria bere kanta ospetsuen pot-purri batean aritu zen.

Bigarren finalerdiko pausartean, Maria Jaremtxuk (2014ko edizioko ukrainar partaidea), Otoy eta Zlata Dziunka abeslariak ukrainar musika pot-purri batean aritu ziren, eta "Be Who You Wanna Be" ikuskizunak Miss Demeanour, Miss Mercedes Bends eta Tomara Thomas drag artistak Podilya dantza-konpainiarekin elkartu zituen.[21]

Finala Kalush Orchestra aurreko urteko talde irabazleak zabaldu zuen, "Stefania" kanta irabazlea eta "Changes" single berria joz. Ondoren, Go_A (2021ko ukrainiar partaideak), Jamala (2016ko irabazlea), Tina Karol (2006ko ukrainiar partaidea) eta Verka Serduchka (2007ko ukrainiar partaidea) aritu ziren, 26 artista finalistak desfile batean aurkezten ziren bitartean. Pausartean, Sam Ryder 2022ko edizioko britainiar partaidea eta txapeldunordeak "Mountain" single berria abestu zuen, Roger Taylor Queen taldeko bateriajolearen laguntzarekin. Jarraian, Liverpoolgo hiriak pop musikari egindako ekarpenari buruzko emanaldia egon zen, Eurovisioneko lehiakide ohi batzuen eskutik: Mahmood (2009ko italiar partaidea), Netta (2018ko irabazlea), Daði Freyr (2020 eta 2021eko islandiar partaidea), Cornelia Jacobs (2022ko suediar partaidea), Duncan Laurence (2019ko irabazlea), Sonia (1993ko britainiar partaidea) eta Ruslana (2004ko irabazlea).[22]

Finalerdien zozketa

Herrialde partaideak bi finalerdietan banatzeko zozketa 2023ko urtarrilaren 31an ospatu zen, St George's Hall eraikinan. Finalerdietako 31 partaideak 5 pototan kokatu ziren lehenik, haien bozketa joera historialaren arabera. Finalerdi bakoitzera poto bakoitzeko 3 herrialde bideratu ziren, modu honetan finalerdiak bozkaketari begira ahalik eta dibertsoenak izatea lortuz. Finalera zuzenik sailkatutako herrialdeek – Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta Ukraina – zein finalerditan dagokien botoa ematea ere erabaki zuen zozketak.[23]

1. potoa 2. potoa 3. potoa 4. potoa 5. potoa

Lehiaketa

Loreen irabazlea lehiaketako eszenatokian.

Lehen finalerdia

Finalerdi honetan 15 herrialdek hartu zuten parte. Emanaldia maiatzaren 9an izan zen, asteartea, eta 10 herrialde pasa zieen finalera. Hau erabakitzeko, finalerdian parte hartzen duten herrialdeetaz gain, Alemania, Frantzia eta Italiak bozkatu ahal izan zuten, bai eta herrialde ez partaideak "Gainontzeko mundua" bezala. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
01  Norvegia Alessandra "Queen of Kings" Ingelesa, Italiera 102 6
02  Malta The Busker "Dance (Our Own Party)" Ingelesa 3 15
03  Serbia Luke Black "Samo mi se spava" (Само ми се спава) Serbiera, Ingelesa 37 10
04  Letonia Sudden Lights "Aijā" Ingelesa, Letoniera 34 11
05  Portugal Mimicat "Ai Coração" Portugesa 74 9
06  Irlanda Wild Youth "We Are One" Ingelesa 10 12
07  Kroazia Let 3 "Mama ŠČ!" Kroaziera 76 8
08  Suitza Remo Forrer "Watergun" Ingelesa 97 7
09  Israel Noa Kirel "Unicorn" Ingelesa, Hebreera 127 3
10  Moldavia Pasha Parfeni "Soarele şi luna" Errumaniera 109 5
11  Suedia Loreen "Tattoo" Ingelesa 135 2
12  Azerbaijan TuralTuranX "Tell Me More" Ingelesa 4 14
13  Txekia Vesna "My Sister's Crown" Ingelesa, Ukrainera, Txekiera, Bulgariera 110 4
14  Herbehereak Mia Nicolai & Dion Cooper "Burning Daylight" Ingelesa 7 13
15  Finlandia Käärijä "Cha Cha Cha" Finlandiera 177 1

Bigarren finalerdia

Finalerdi honetan 16 herrialdek hartu zuten parte. Emanaldia maiatzaren 11an izan zen, osteguna, eta 10 herrialde pasa ziren finalera. Hau erabakitzeko, finalerdian parte hartzen duten herrialdeetaz gain, Erresuma Batua, Espainia eta Ukrainak bozkatu ahal izan zuten, bai eta herrialde ez partaideak "Gainontzeko mundua" bezala. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
01  Danimarka Reiley "Breaking My Heart" Ingelesa 6 14
02  Armenia Brunette "Future Lover" Ingelesa, Armeniera 99 6
03  Errumania Theodor Andrei "D.G.T. (Off and On)" Errumaniera, Ingelesa 0 15
04  Estonia Alika "Bridges" Ingelesa 74 10
05  Belgika Gustaph "Because of You" Ingelesa 90 8
06  Zipre Andrew Lambrou "Break a Broken Heart" Ingelesa 94 7
07  Islandia Diljá "Power" Ingelesa 44 11
08  Grezia Victor Vernicos "What They Say" Ingelesa 14 13
09  Polonia Blanka "Solo" Ingelesa 124 3
10  Eslovenia Joker Out "Carpe Diem" Esloveniera 103 5
11  Georgia Iru "Echo" Ingelesa 33 12
12  San Marino Piqued Jacks "Like an Animal" Ingelesa 0 16
13  Austria Teya & Salena "Who the Hell is Edgar?" Ingelesa 137 2
14  Albania Albina & Familja Kelmendi "Duje" Albaniera 83 9
15  Lituania Monika Linkytė "Stay" Ingelesa, Lituaniera 110 4
16  Australia Voyager "Promise" Ingelesa 149 1

Finala

Finalerdi bakoitzeko 10 herrialde hoberenek hartu zuten parte finalean. Beraiekin batera, aurreko ediozoko irabazlea (Ukraina) eta Big 5 herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia) zuzenki sailatuak zeuden. 37 herrialde partaideek eman ahal izan zuten botoa, bai eta herrialde ez partaideak "Gainontzeko mundua" bezala.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
01  Austria Teya & Salena "Who the Hell is Edgar?" Ingelesa 120 15
02  Portugal Mimicat "Ai Coração" Portugesa 59 23
03  Suitza Remo Forrer "Watergun" Ingelesa 92 20
04  Polonia Blanka "Solo" Ingelesa 93 19
05  Serbia Luke Black "Samo mi se spava" (Само ми се спава) Serbiera, Ingelesa 30 24
06  Frantzia La Zarra "Évidemment" Frantsesa 104 16
07  Zipre Andrew Lambrou "Break a Broken Heart" Ingelesa 126 12
08  Espainia Blanca Paloma "Eaea" Gaztelania 100 17
09  Suedia Loreen "Tattoo" Ingelesa 583 1
10  Albania Albina & Familja Kelmendi "Duje" Albaniera 76 22
11  Italia Marco Mengoni "Due vite" Italiera 350 4
12  Estonia Alika "Bridges" Ingelesa 168 8
13  Finlandia Käärijä "Cha Cha Cha" Finlandiera 526 2
14  Txekia Vesna "My Sister's Crown" Ingelesa, Ukrainera, Txekiera, Bulgariera 129 10
15  Australia Voyager "Promise" Ingelesa 151 9
16  Belgika Gustaph "Because of You" Ingelesa 182 7
17  Armenia Brunette "Future Lover" Ingelesa, Armeniera 122 14
18  Moldavia Pasha Parfeni "Soarele şi luna" Errumaniera 96 18
19  Ukraina Tvorchi "Heart of Steel" Ingelesa, Ukrainera 243 6
20  Norvegia Alessandra "Queen of Kings" Ingelesa, Italiera 268 5
21  Alemania Lord of the Lost "Blood & Glitter" Ingelesa 18 26
22  Lituania Monika Linkytė "Stay" Ingelesa, Lituaniera 127 11
23  Israel Noa Kirel "Unicorn" Ingelesa, Hebreera 362 3
24  Eslovenia Joker Out "Carpe Diem" Esloveniera 78 21
25  Kroazia Let 3 "Mama ŠČ!" Kroaziera 123 13
26  Erresuma Batua Mae Muller "I Wrote a Song" Ingelesa 24 25

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Liverpool will host Eurovision 2023» Eurovision.tv 2022-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  2. (Ingelesez) «Eurovision 2023: Here are the 37 countries competing in Liverpool» Eurovision.tv 2022-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  3. (Ingelesez) «Eurovision 2022: Winner's Press Conference with Kalush Orchestra» Eurovision.tv 2022-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  4. (Ingelesez) «Ukraine wins 2022 Eurovision song contest as UK finishes second in Turin» The Guardian 2022-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  5. «Eurovision 2023: Discussions with Ukraine and the EBU Regarding Hosting to Commence on Friday» Eurovoix (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  6. «Ukrainian president hopes to host Eurovision in Mariupol 'one day'» AA (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  7. (Ingelesez) «EBU Statement on Hosting of 2023 Eurovision Song Contest» Eurovision.tv 2022-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  8. (Ingelesez) «Eurovision rules out Ukraine as host of next year's song contest» The New York Times 2022-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  9. (Ingelesez) «Further EBU Statement on Hosting of 2023 Eurovision Song Contest» Eurovision.tv 2022-06-23 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  10. (Ingelesez) «EBU, UA:PBC and BBC agree to host 2023 Eurovision Song Contest in the United Kingdom» Eurovision.tv 2022-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  11. (Ingelesez) «The UK reacts to the news of their country hosting Eurovision» Escxtra 2022-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  12. (Ingelesez) «Eurovision 2023: 🇬🇧 Derry Investigates Bid to Host Eurovision» Eurovoix 2022-08-02 (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
  13. (Ingelesez) BBC. (2022-08-12). BBC announces seven cities shortlisted to host the 2023 Eurovision Song Contest. (Noiz kontsultatua: 2022-08-13).
  14. (Ingelesez) Eurovision.tv. (2022-09-27). Eurovision 2023: It’s Glasgow or Liverpool. (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  15. (Ingelesez) Eurovision.tv. (2022-11-22). Voting changes announced for Eurovision Song Contest 2023. (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).
  16. BBC UNVEILS EUROVISION SONG CONTEST 2023 VISUAL IDENTITY
  17. Meet our Eurovision 2023 family!
  18. https://eurovision.tv/story/bbc-reveals-further-production-team-details-liverpool-2023
  19. Eurovision 2023: King Charles tells Mae Muller he will be 'egging you on'
  20. 111 locations, 37 acts: Eurovision 2023 Postcards announced
  21. Eurovision 2023: tra gli interval act delle semifinali Rita Ora, Mariya Yaremchuck e Alyosha
  22. Eurovision 2023: Grand Final performances
  23. Eurovision 2023: Allocation Draw results

Kanpo estekak