ASEA

ASEA
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreaingeniaritza elektrikoa
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaaktiebolag (en) Itzuli
JabeaInvestor AB (en) Itzuli
Historia
Sorrera1883
SorlekuaStockholm
Desagerpena1988

Allmänna Svenska Elektriska Ebolaget (ingelesezko itzulpena: General Swedish Electric Company; euskarazko itzulpena: Suediako Elektrizitate Konpainia Nagusia; siglak: ASEA) Suediako industria-enpresa bat izan zen. Brown, Boveri & Cie (BBC) suitzarrekin bat egin zuen 1988an, Asea Brown Boveri sortzeko. ASEA oraindik existitzen da, baina ABB taldearen % 50 duen holding enpresa gisa bakarrik.

Historia

1883an sortu zuen ASEA Ludvig Fredholmek Stockholmen[1], argi elektrikoaren eta sorgailuen fabrikatzaile gisa[2]. Wenströms & Granströms (Wenströms & Granströms Elektriska Kraftbolag) enpresa elektrikoarekin bat eginda, konpainiaren izena Allmänna Svenska Elektriska Ebolaget enpresara aldatu zen.

  • 1889 - Jonas Wenström bazkideak sorgailu trifasikoak, motorrak eta transformadoreak sortzen ditu.
  • 1933. - Konpainiak logotipoaren esbastika kendu zuen sinboloa Alemania nazian erabiltzen zela eta.
  • 1953 - ASEAk lehen diamante industriala sortu zuen
  • 1954. - HVDC Gotland proiektua goi-tentsioko korronte zuzena (HVDC) garraiatzeko lehen sistema bihurtu zen.
  • 1960ko hamarkada - ASEAk 12 instalazio nuklearretatik 9 eraiki zituen Suedian.
  • 1974 - ASEAk robot industrialak sortu zituen.
  • 1987 - Oy Strömberg Ab finlandiarra erosi zuen.
  • 1988 - BBC Brown Boverirekin bat egin zuen.

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Crainer, Stuart. «"A.B.B., the Dancing Giant" by Kevin Barham and Claudia Heimer» strategy+business (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
  2. (Finlandieraz) toimitus, Kauppalehden. «Tämä ei enää olisi mahdollista: ASEA myi sähkötarvikkeita hakaristin voimalla» Tärkeimmät talousuutiset | Kauppalehti (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).

Kanpo estekak