Abando (barrutia)
- Artikulu hau Bilboko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Abando».
Abando (6) | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Herrialdea Probintzia Udalerria |
![]() ![]() ![]() |
Auzoak | Abando, Indautxu, Abandoibarra eta Uribitarte |
Azalera | 23 km² |
Garaiera | 1,17 m |
Biztanleria | 51.696 (2006) |
Abando Bilboko 6. barrutia da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldean kokatuta dago. Iparraldean Basurtu-Zorrotzako barrutiarekin, ekialdean Ibaizabal ibaiarekin, mendebaldean Alonsotegiko udalerriarekin eta hegoaldean Ibaiondoko barrutiarekin egiten du muga. Barrutiak guztira 213,90 hektareako azalera dauka, eta 51.696 biztanle (2005).
Barrutia auzo hauetan banatua dago: Abandoko eta Indautxu. Abandoko barrutia Bilboko erdigunetzat har dezakegu, ingelesez esaten den "Central Business District CBD". Banku eta bestelako finantza enpresek bertan dute egoitza. Horrez gain, dozenaka denda eta merkataritza gune aurki ditzakegu Abandon.
Hiriaren erdigunea beti ari da eraberritze prozesuan. Horren adibide dira, Abandoibarra eta Uribitarteko gune berriak. Azken urteetan luxuzko etxebizitza berrien eraikuntza zabaldu da On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusiaren[1] inguruan, eta lurpeko aparkaleku berrien eraikuntza, Jado plaza eta Campuzano plazan esaterako.
Auzoak
Kultura
Zerbitzuak
Biztanleria
Biztanleria (1987-2005) | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
1987 | 57.006 | |
1988 | 58.127 | |
1989 | 58.255 | |
1990 | 58.504 | |
1991 | 55.243 | |
1992 | 55.285 | |
1993 | 56.203 | |
1994 | 55.969 | |
1995 | 55.658 | |
1996 | 52.828 | |
1997 | 52.795 | |
1998 | 53.307 | |
1999 | 53.010 | |
2000 | 52.818 | |
2001 | 52.648 | |
2002 | 52.403 | |
2003 | 52.218 | |
2004 | 51.794 | |
2005 | 51.696 |
Erreferentziak
- ↑ Bilboko kaletegia, Bilboko Udalaren webgunean
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |