Abar erregina

Artikulu hau Kuxeko erreginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Abar (argipena)».
Abar erregina

erregina

Bizitza
JaiotzaK.a. VIII. mendea
HeriotzaK.a. VIII. mendea ( urte)
Familia
AitaAlara
Ezkontidea(k)Piankhi
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaEgiptoko XXV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Abar, Abale, Abiru edo Ibaru Antzinako Egiptoko XXV. dinastiako eta Kuxeko Erresumako erregina nubiarra izan zen. [1] Sudanen eta Egipton aurkitutako estela idatzi batzuengatik da ezaguna. Horietan agertzen da Alara erregearen iloba zela, Piankhi erregearekin ezkondu zela (haren 4 emazteetako bat izan zen), [2] eta Taharqa faraoiaren ama izan zela ere bai.

Zenbait estela dira egungo Sudanen kokatua Abar aipatzen dutenak (Kawan, Gebel Barkalen eta Amonen Sanam tenpluan). Idazkun horiek dira Kuxeko Erresumako erreginen botere nabarmenaren adierazpenak antzinakoenak. [3]

Denbora luzez egon zen Taharqa semearengandik bananduta, eta berriro elkartu zirenean poz handia izan zen, jada Egiptoko faraoi bihurtua zelako. Hau erreferentzia sinboliko bat izan liteke Isis jainkosa egiptoarra eta bere seme Horus bereizi eta elkartu baitziren mitoan, antzeko zirkunstantzietan. Teoria alternatibo bat da ama-semeak bereiztea tradizioa zela Kuxeko kulturan.[3]

Haren ehorzketa lekua ez da ezagutzen; adituek kokatu dute beren hipotesietan Nuriko 35. hilobian [4] eta baita Al-Kurruko KU53 piramidean. [1] [5] Bi tokiak Nubian daude, Sudanen.

Erreferentziak

  1. a b Dodson, Hilton (2004), 234-240 or.
  2. Badawi, Zeinab. (2024). «3. The Kingdom of Kush» An African history of Africa: from the dawn of humanity to independence. WH Allen ISBN 978-0-7535-6013-6. (Noiz kontsultatua: 2025-01-27).
  3. a b Akyeampong, Gates (2012), 4-5 or.
  4. Dunham, Laming Macadam (1949), 139-149 or.
  5. Grajetski (2005), 88. or.

Bibliografia

  • Akyeampong, Emmanuel Kwaku; Gates, Henry Louis. Dictionary of African Biography (en anglès). 6. Oxford: Oxford University Press, 2012. ISBN 978-0-195382-075.
  • Dodson, Aidan; Hilton, Dyan. The Complete Royal Families of Ancient Egypt (en anglès). Thames & Hudson, 2004. ISBN 0-500-05128-3.
  • Dunham, Dows; Laming Macadam, M. F. «Names and Relationships of the Royal Family of Napata». The Journal of Egyptian Archaeology, 35, 1949, pàg. 139-149.
  • Grajetski, Wolfram. Ancient Egyptian Queens: a hieroglyphic dictionary (en anglès). Londres: Golden House Publications, 2005. ISBN 0954721896.

Kanpo estekak