Abdomeneko barruko muskulu zeihar
Abdomeneko barruko muskulu zeihar | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | muscle of abdomen (en) |
Jatorria | Iztai lotailua Gandor iliakoa Faszia torakolunbarra |
Arteria | Saihets azpiko arteria |
Nerbioa | Hamargarren saihets-arteko nerbioa Hamaikagarren saihets-arteko nerbioa Saihets-azpiko nerbioa Seigarren saihetsarteko nerbioa Zazpigarren saihets-arteko nerbioa Zortzigarren saihets-arteko nerbioa Lehen gerri nerbioaren aurreko adarra iliohypogastric nerve (en) ilioinguinal nerve (en) |
Muskuluaren akzioa | Enborraren flexioa Enborraren biraketa Enborraren flexio laterala Prentsa abdominala arnasbotatzea |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. obliquus internus abdominis |
TA | A04.5.01.017 |
FMA | 13891 |
Terminologia anatomikoa |
Barruko muskulu laprana (Obliquus internus abdominis) abdomenean dagoen horma-muskulu bilaterala da. Kanpoko muskulu lapranaren eta muskulu zeharraren artean dago. Muskulu hau, aurreko biak bezala, alboetan zabala da eta marra zurira (xifoides apofisitik pubisera doan ehun konektibo gogorra) iristean aponeurosi bihurtzen da. Muskulu honen aponeurosiak bi orri ditu: azalekoa, muskulu zuzenaren aurretik pasatzen dena, eta barruko orri bat, muskulu zuzenaren atzetik pasatzen dena Douglasen lerro arkuturaino iritsi eta desagertu arte.
Jatorria eta ezarpena
Muskulu honen jatorria gandor iliakoa, azken hiru edo lau saihetsen aurpegiak, gerri ornoetako arantza apofisiak eta iztai lotailuaren kanpoko herena dira. Ezarpena, aldiz, marra zuria. Zuntzen norabidea atzetik aurrerakoa eta behetIik gorakoa da.
Inerbazioa eta odoleztapena
Inerbazioari dagokionez, muskulu hau inerbatuko duten nerbioak honako hauek dira: 8.-11. saihetsarteko nerbioak, nerbio subkostala (T12), iliohipogastrikoa eta ilioinginala. Muskulu hau saihets azpiko arteriak odoleztatzen du.
Funtzioak
Funtzioen artean alboko flexioa, enborraren biraketa ipsilaterala, espirazioa, pelbisaren igoera eta abdomenaren prentsa dira. Barruko muskulu lapranak elkar muskuluaren eraketan ere parte hartzen du, muskulu zeharrarekin baKtera.
Irudiak
-
Gorputzaren zeharkako mozketa bat, non faszia torakolunbarra ikusten den.
-
Bi odol hodi femoralak eta nerbio femorala.
-
Barruko muskulu lapranaren disekzioa.
-
Presoma: muskulu zuzena, kanpoko muskulu laprana, barruko muskulu laprana, muskulu zeharra eta bularreko muskulu nagusia.
Bibliografia
- Netter. Atlas de Anatomía humana 6ª edición.
- Prometheus. Atlas de Anatomía 3ª edición.