Adèle Weman
Adèle Weman | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Valkeala, 1844ko urriaren 7a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | Kimito, 1936ko irailaren 10a (91 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
Izengoitia(k) | Inge Storm, Parus Ater eta Zakarias |
Adèle Wilhelmina Weman (Valkeala, 1844ko urriaren 7a – Kimito, 1936ko irailaren 10a) finlandiar idazle eta irakaslea izan zen. Suedieraz idatzi zuen, Parus Ater, Inge Storm eta Zakarias izengoitiak erabiliz[1]. Gazteen hezkuntzaren eta gazte elkarteen garapenaren aitzindaria izan zen[2].
Bizitza
Johan Wilhelm Weman lur-neurtzailearen eta Carolina Wilhelmina Granbohmen alaba, Adèle Weman Valkealan jaio zen. 1882an Kimitoko ikastetxe batean irakasten hasi zen eta 1917an erretiroa hartu zuen[3][2].
1844an Efter lexan följer leken: berättelser och lekar haurrentzako liburua kaleratu zuen suedieraz, Parus Ater izengoitia erabiliz. 1899an beste bat plazaratu zuen, Barnafröjd: versifierade lekar och berättelser. Hainbat aldizkaritan ere argitaratu zituen bere idazlanak, eta antzerkigilea eta poeta ere izan zen[1].
Kimiton hil zen 1936an, 91 urte zituela[2].
Bere antzinako etxea, Villa Sagalund, Sagalunds museoaren parte da gaur egun[2].
Parus Ater pinu-kaskabeltzaren latinezko izena da[2].
Lanak

- Efter lexan följer leken: berättelser och lekar (1844)
- Mikko Ljung (1880)
- En byhistorie (1883)
- I Wiborgs gränd (1883)
- Efter lexan följer leken (1884)
- På landsbygden (1885)
- Uppåt eller nedåt? (1890)
- Barnafröjd: versifierade lekar och berättelser (1899)
- Giftermålsbyrån och andra dikter (1900)
- Far super (1902)
- Hos spågumman (1902)
- Kvinnofrågan (1902)
- Lump-Lenas testamente (1902)
- Lycka (1902)
- Gratulation (1902)
- Från loft och logar (1909)
- Bylåtar och strängaspel (1911)
- Läsförhörskalaset i Hultnäs (1914)
- Kung Ivars dotter (1915)
- Vinterdrömmar (1915)
- Toner från bygden (1917)
- Dalakastet (1917)
- Från mormors tid (1917)
- I trolldomsgarn (1917)
- Valda dikter (1917)
- Ur barnens lustgård (1918)
- Aftonklockan (1919)
- Gäckat hopp (1919)
- Stackars Margit (1919)
- Förtroliga stunder (1921)
- Bergkungen (1923)
- Stämningsstunder (1925)
- I daggryningen (1927)
- Minnen (1933)
Erreferentziak
- ↑ a b (Finlandieraz) «Parus, Ater» Kirjasampo (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ a b c d e (Suedieraz) Sjöberg-Pietarinen, Solveig. «Weman, Adéle» Biografiskt lexikon för Finland (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ (Ingelesez) Schoolfield, George C. (1998). A History of Finland's Literature. University of Nebraska Press, 395 or. ISBN 0803241895..