Afta[1]ultzerazio txiki horixka, biribila edo obala da, ertz gorri batek inguratua, hasierako besikula edo puslatxo baten gainean, ahoko edo faringeko (eta baita genitaletako ere) mukosan kokatua; erredura-sentsazio biziarekin batera agertzen da. Etiologia ez da oso ongi ezagutzen; agian birus batek sortua izan daiteke.[2]
Aftak aho-barrunbeko lesiorik ohikoenetako bat dira, populazioaren % 5-80 arteko prebalentziarekin. Oso maiz agertzen da haur eta nerabeen artean, batez ere 10 eta 19 urte bitartekoen artean.