Aia Kruse
| Aia Kruse | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1994ko otsailaren 24a (31 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ama | Aitzpea Goenaga |
| Familia | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
Aia Kruse Goenaga (Donostia, Gipuzkoa, 1994ko otsailaren 24a) euskal aktorea da, zineman eta telebistan ibilitakoa. 2018an Goya Sarietan aktore berri onenaren sarirako hautagaia izan zen, Handia filmeko lanarengatik.[1]
Biografia
Aia Kruse Goenaga Gipuzkoako hiriburuan jaio zen, Donostian, 1994ko otsailaren 24an. Aita estatubatuarra du eta ama Aizpea Goenaga donostiar aktorea eta idazlea da.[2] Amaren aldeko familia interpretazioarekin edo artearekin lotutako ibilbidea egin dute, tartean Juani Mendiola amama, Juan Luis Goenaga osaba eta haren alaba, Barbara Goenaga lehengusina.[3]
2006an Donostiako Eskolarteko Literaturako Koldo Mitxelena Saria irabazi zuen Qué grande es un buen amigo ipuinarekin.[4]
Aktore ibilbidea
Aia Kruse Goenaga 10 urterekin hasi zen emanaldietan, eta Goenkale euskal telesailean jrdun zuen, baita La Pasionaria telebista-zintan ere.
2018an, Goya Sarietan aktore berri onenaren sarirako hautagai aizan zen, Handia filmean egindako lanagatik.[1] Donostiako Nazioarteko Zinemaldian euskal film onenaren saria eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zituen filmak.[5]
Filmografia

Zinema
| Urtea | Titulua | Papera | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2009 | Zorion perfektua | Ainhoa gaztea | |
| 2014 | Billy | Neska-laguna | Film laburra |
| 2017 | Handia | Maria | |
| 2018 | Mi soledad | Miriam | Film laburra |
| Las Vegas | Film laburra | ||
| Sd | Film laburra | ||
| Ane | Ane | Film laburra | |
| 2019 | Ya está | Laia | Film laburra |
| 2020 | Nora | Amy | |
| Ane | Leire | ||
| Txorimalo | Film laburra | ||
| 2021 | Oshun | Aia | Film laburra |
| 26 | Luzia | Film laburra | |
| El retrato | Sara | Film laburra | |
| 2022 | MahaikEla comensaldea | Bahitzailea | Film laburra |
| Superjodidos | Gonazalea | Film laburra | |
| Alumbramiento | Paula | Film laburra | |
| 2023 | Los gemelos | Film laburra | |
| Nada de nada | Film laburra |
Telebista
| Urtea | Titulua | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2005-2006 | Goenkale | Argi | 11. eta 12. denboraldietako aktorea |
| 2018 | Velvet Coleccion | Juliette | 8 atal |
| 2020 | La línea invisible | Teresa | 3 atal |
| Altsasu | Naiara | 4 atal |
Sariak eta aintzatespenak
- 2018an, Goya Sarietan aktore berri onenaren sarirako hautagaia izan zen, Handia filmean egindako lanarengatik.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c «32° Edición de los Premios Goya» Premios Goya.
- ↑ «Zer ikusi, hura antzeztu» Berria 2015-08-19.
- ↑ (Ingelesez) «Aia Kruse - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- ↑ «Aia Kruse» La Higuera.
- ↑ «Aia Kruse alumna del Grado en Artes Escénicas de TAI participa en la película Handia» Escuela Universitaria de Artes.