Aina Moll Marquès
Aina Moll Marquès | |||
---|---|---|---|
![]() (2013) | |||
1980ko maiatzaren 16a - 1988ko irailaren 12a ← baliorik ez - Miquel Reniu i Tresserras (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Aina Moll Marquès | ||
Jaiotza | Ciutadella de Menorca, 1930eko abuztuaren 14a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Palma Mallorcakoa, 2019ko otsailaren 9a (88 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Francesc de Borja Moll i Casasnovas | ||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea IES Joan Alcover (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | gaztelania katalana frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filologoa, politikaria, soziolinguista eta Catalan teacher (en) ![]() | ||
Enplegatzailea(k) | Editorial Moll (en) ![]() IES Joan Alcover (en) ![]() Kataluniako Generalitatea (1980ko maiatzaren 16a - 1988ko irailaren 12a) Balear Uharteetako Gobernua (1989 - 1996) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila |
Aina Moll Marquès ( Ciutadella de Menorca, 1930eko abuztuaren 14a – Palma Mallorcakoa, 2019ko otsailaren 9a ) Herrialde Katalanetako filologo eta politikaria izan zen.
Biografia
Francesc de Borja Moll hizkuntzalariaren alaba nagusia zen, eta harekin lankidetzan aritu zen Diccionari català-valencià-balear delakoaren azken bi liburukietan, katalanaren dialekto nagusiak dokumentatu zituen lan inportantea. 1953an, lortu zuen lizentziatura Filologia Erromanikoan, eta Parisen, Estrasburgon eta Zurichen zabaldu zituen ikasketak[1].
Politikan, Balear Uharteetako autonomia finkatzeko garaian transferentziak negoziatzeko lehen taldean egon zen 1980ko hamarkadaren hasieran, eta Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia izan zen 1980tik 1988ra. 1995etik 1996ra bitartean Balearreko gobernuko aholkulari linguistikoa izan zen.
2020an, Kataluniako Generalitateak katalana digitalki garatzeko ekimen bati AINA deitu zion Aina Mollen omenez[2].
Erreferentziak
- ↑ «Aina Moll i Marquès | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
- ↑ (Katalanez) «Neix ‘AINA’, el projecte del Govern per garantir el català en l'era digital» Departament de Polítiques Digitals i Administració Pública (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).