Al-Mundhir II.a
Al-Mundhir II.a | |||
---|---|---|---|
1035 - 1038ko urtarrila ← Yahya al-Mudhaffar - Abd Allah ibn al-Hakam → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Zaragozako taifa | ||
Heriotza | 1038 (egutegi gregorianoa) | ||
Familia | |||
Aita | Yahya al-Mudhaffar | ||
Familia | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka eta agintaria |
Al-Mundhir II.a ibn Yahya ibn al-Mundhir Muazz al-Dawlah al-Tujibi (arabieraz: المنذر بن يحي معز الدولة ; 1038 hila) Zaragozako taifako hirugarren errege independentea (1036-1038) izan zen, Banu Tujibi leinukoa.[1]
Gurasoak Yahya al-Mudhaffar eta Ismail al-Zafir Toledoko taifako erregearen alaba bat izan zituen. 1035ean Hisham II.a izeneko buruzagi bat bere buruari kalifa bat izendatu zuen Sevillan. Al-Mundhirrek, bere arbasoek egin zuten moduan, ez zuen kalifa berria onartu. Egoera aprobetxatuz, Abd Allah ibn al-Hakam bere lehengusua matxinotu eta 1038an Al-Mundhir erail zuen.[2]
Erreferentziak
- ↑ Viguera Molins, Mª Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9..
- ↑ Cervera Fras, M ª José. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1..