Alberto Bayo
Alberto Bayo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alberto Bayo Giroud |
Jaiotza | Camaguey, 1892ko martxoaren 27a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Habana, 1967ko abuztuaren 4a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, hegazkinlaria, militarra, politikaria eta espainiar legionarioa |
Kidetza | Unión Militar Republicana Antifascista (en) ![]() |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Aeronáutica Militar Española (en) ![]() Espainiar Legioa Errepublikako Herri Armada Revolutionary Army (en) ![]() |
Gradua | teniente koronel jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Rifeko gerra Kubako Iraultza |
Alberto Bayo Giroud (Camaguey, 1892ko martxoaren 27a - Habana, 1967ko abuztuaren 4a) Espainiako Gerra Zibilean eta Kubako Iraultzan parte hartu zuen militar, abiadore eta idazle hispano-kubatarra izan zen. Gerra edo gerrilla teoriako lan askoren eta literatura liburuen egilea izan zen.[1]
Biografia
Kuban jaioa, Espainiaren kolonia zela, Afrika iparraldean Rifeko gerrara eraman zuten espainiar armadan, nahiz eta berak erresistentzia riftarraren aldeko ikuspegia izan. 36ko Gerran, Francoren aurka aritu zen hegazkin pilotu gisa. Guda galdu ostean, Mexikora joan zen eta 1947an, Dominikar Errepublika eta Nikaraguako diktadoreak kanporatzeko sortu zuten Karibeko Legioa-ko kide izan zen. 1955ean, Fidel Castrorekin batu eta Kubako iraultzan parte hartu zuen Fulgencio Batistaren diktaduraren aurka, gerrilla taktikak irakasten. 1967ko abuztuaren 4an, Alberto Bayo hil zen Habanan.[2][3]
Obra
- Cualquier cosilla (poesia), España, 1911
- Mis cantos de aspirante (poesia), España, 1911
- Cadetadas (poesia), España, 1912
- Canciones del Alkázar (poesia), España, 1914
- Juan de Juanes (eleberria), España, 1926
- Uncida al yugo (eleberria), España, 1926
- Dos años en Gomara, España, 1928
- La guerra será de los guerrilleros, España, 1937
- El tenorio laico (poesia), España, 1938
- Mi desembarco en Mallorca, Mexiko, 1944
- Tempestad en el Caribe, Mexiko, 1950
- Cámara, México (historia), 1951
- El caballero de los tristes destinos, Mexiko, 1953
- Magallanes, el hombre más audaz de la tierra, Mexiko, 1953
- 150 preguntas a un guerrillero, Mexiko, 1955
- Fidel te espera en la Sierra (poesia), Mexiko, 1958
- Mis versos de rebeldía, Mexiko, 1958
- Sangre en Cuba (poesia), Mexiko, 1958
- Mi aporte a la revolución cubana, 1960
- El tenorio cubano (poesia), 1960
- Versos revolucionarios, 130 or., 1960
- Mis versos, 223 or., 1965