Alberto II.a Belgikakoa
Alberto II.a Belgikakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2010) | |||||
1993ko abuztuaren 9a - 2013ko uztailaren 21a ← Balduin I.a Belgikakoa - Filipe Belgikakoa →
1958ko martxoaren 11 - 1993ko abuztuaren 9a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Laeken (en) , 1934ko ekainaren 6a (90 urte) | ||||
Herrialdea | Belgika | ||||
Familia | |||||
Aita | Leopoldo III.a Belgikakoa | ||||
Ama | Astrid Suediakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Paola Belgikakoa (1959ko uztailaren 6a - | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Saxe-Coburg and Gotha (en) House of Saxe-Coburg and Gotha (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Institut Le Rosey (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa nederlandera alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka eta diplomazialaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Gradua | jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Alberto II.a Belgikakoa (Stuyvenberg jauregian, Brusela, 1934ko ekainaren 6a) belgikarren erregea izan zen 1993tik 2013an abdikatu zuen arte.
Bizitza
Leopoldo III.a erregearen eta Astrid erreginaren bigarren semea izan zen. Genevan eta Bruselan hezi zuten. Bigarren Mundu Gerran, bera eta bere familia Alemaniara deportatu zituzten. 1953an Belgikako gudarostean sartu eta bertako itsas armadan egin zuen soldadutza. Besteak beste, Belgikako senatari, Gurutze Gorriko lehendakari eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide izan zen.[1]
1993ko abuztuaren 9an, haren anaia Baudouin erregea hil ondoren, Belgikako errege bihurtu zen. 2013an uko egin zion koroari Filipe semearen faboretan.[2]
Ezkontzak eta seme-alabak
1959ko uztailaren 2an, Donna Paola Ruffo di Calabria italiar printzesarekin ezkondu zen; 1937an jaioa, Fulco Ruffo di Calabria printzearen (Guardia Piemonteseko VI. dukea) eta Luisa Gazelliren (Rossana e di Sebastianoko kondesa) alaba zen. Bikoteak hiru seme-alaba izan zituzten:
- Filipe (Philippe Léopold Louis Marie), Brabanteko dukea, 1960ko apirilaren 15ean jaioa. Mathilde d'Udekem d'Acozekin ezkondu zen eta lau seme-alaba dituzte: Elisabeth printzesa (2001), Belgikako tronuaren oinordekoa; Gabriel printzea (2003), Emmanuel printzea (2005) eta Eléonore printzesa (2008).
- Astrid (Astrid Josephine Charlotte Fabrizzia Elisabeth Paola Marie), 1962ko ekainaren 5ean jaioa. Lorenzo Austria-Estekoa artxidukearen emaztea. Bost seme-alaba dituzte: Amedeo (1986), Maria Laura (1988), Joachim (1991), Luisa Maria (1995) eta Laetitia Maria (2003).
- Laurent (Laurent Benoït Baudouin Marie), 1963ko urriaren 19an jaioa. Claire Coombsekin ezkondu zen 2003an, eta hiru seme-alaba dauzkate: Louise Sophie (2004) eta Nicolas Casimir eta Aymeric Auguste bikiak (2005).
Paola erreginari buruzko biografia bat idatzi zuen Mario Danneel kazetariak 1999an. Horren arabera, erregeak ezkontzatik kanpoko harreman bat izan zuen Sybille de Selys-Longchamps baronesarekin, eta alaba bat (Delphine Boël) izan zuten elkarrekin. Albertok ez du Delphine alabatzat ezagutu.[3]
Erreferentziak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Belgium's King Albert II announces abdication. BBC News, 2013/7/3, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2019-2-1).
- ↑ Affaire Delphine Boël: le roi Albert II se pourvoit en Cassation. Le Soir, 2019/2/1, lesoir.be (Noiz kontsultatua: 2019-2-1).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto II.a Belgikakoa |
- (Nederlanderaz) (Frantsesez) (Alemanez) (Ingelesez) Belgikako monarkiaren webgune ofiziala, monarchie.be