Aldatz (Larraun)
Aldatz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Aldazko etxebizitza. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Larraun |
Posta kodea | 31878 |
Herritarra | aldaztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′37″N 1°51′34″W / 43.010277777778°N 1.8594444444444°W |
Demografia | |
Biztanleria | 116 (2020) |
Aldatz Larraungo kontzejua da. Arrizubi mendiaren magalean dago, Arruitz herriaren iparraldean, Larraungo Etxarri eta Basaburua udalerriko Beruete herriaren artean hedatzen den haran luze eta lau batean.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 123 biztanle zituen. Udalerri osoko kontzejurik populatuena da, Uitzirekin batera.
Ondarea
- San Martin eliza: 1829an neoklasiko estiloan eraikitako herriko eliza eta parrokia.
- Klarisatarren komentua: 1891an neoerromaniko estiloan eraikia.
- Santa Luzia baseliza: Antzinako herriko parrokia, XIII. mendean eraikia.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
118 | 115 | 117 | 172 | 127 | 131 | 128 | 123 |
Azpiegitura eta garraioak
La Muguiroarra autobus konpainiak Aldatz Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Aldatz - Lekunberri - Irurtzun - Berriobeiti - Iruñea
Iruditegia
-
San Martin eliza.
-
San Martin elizaren beste ikuspegi bat.
-
Etxebizitza.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz)Aldatz udal webgunean
Larraungo kontzejuak | ||
---|---|---|
Kontzejuak: Albiasu • Aldatz • Alli • Arruitz • Astitz • Baraibar • Errazkin • Etxarri • Gorriti • Iribas • Madotz • Mugiro • Oderitz • Uitzi |