Alderdiaren Sorreraren monumentua
Alderdiaren Sorreraren monumentua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Hiria | Piongiang |
Koordenatuak | 39°01′40″N 125°46′35″E / 39.027903°N 125.77652°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1995eko urriaren 10a |
Inaugurazioa | 1995eko urriaren 10a |
Izenaren jatorria | Koreako Langileen Alderdia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Mansudae Art Studio (en) ![]() |
Materiala(k) | hormigoia, Granitoa eta brontzea |
Dimentsioak | 50 (![]() ![]() |
Alderdiaren Sorreraren monumentua (Hangul: 당창건기념탑; Hanja: 黨創建紀念塔; RR: Dangchanggeonginyeomtap; MR: Tangch'anggŏnkinyŏmt'ap) Ipar Koreako Piongiang hiriburuko monumentu bat da. Koreako Langileen Alderdiaren sorrera oroitzen du. 1995eko urriaren 10ean inauguratu zen alderdiaren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko. Monumentua 1995 eta 2005 bitarteko posta-zigiluetan eta 50 won iparkorear billeteetan agertzen da.
Monumentua granitozko blokez egina dago eta erliebeak brontzezkoak ditu. Monumentuaren irudi nagusia alderdiaren ikurra da: igitai eta mailu komunistak eta korear kaligrafiako pintzela. Mailuak langileria irudikatzen du, igitaiak nekazariak eta pintzelak intelektualak. Monumentuaren inguruan eraztun itxurako egitura bat dago, kanpotik 50 metro eta barrutik 42 metro diametroduna. Eraztunaren kanpoaldeko idazkunak honakoa dio: Bizi bitez Liderra eta Koreako Herriaren garaipenen antolatzailea, Koreako Langileen Alderdia! (Hangul: 조선인민의 모든 승리의 조직자이며 향도자인 조선로동당 만세!; MR: Chosŏninminŭi modŭn sŭngniŭi chojikchaimyŏ hyangdojain chosŏllodongdang manse!) Barrualdean, berriz, brontzezko hiru erliebe daude, bakoitza bere esanahiarekin: batetik, alderdiaren erro historikoa; bestetik, herriaren batasuna alderdiaren baitan; eta azkenik, alderdiaren ikuspegia etorkizun aurrerakoi baterako. Monumentuaren inguruan bandera gorri itxurako bi eraikin daude, "beti garaile" hitzak osatzen dituztenak.
Ikus, gainera
- Garaipenaren arkua
- Jutxe dorrea