Aldiri

Hiri bateko aldiriko auzoa, lorategi-hiri motakoa.

Aldiria edo periferia hirien inguruetan biltzen diren auzo eta herrien multzoa da, hiriari atxikitakoak harekiko lotura sozial eta ekonomiko estu batez. Mota anitzeko auzoak eta guneak biltzen ditu: auzo txiroak, lo-hiriak edo etxebizitza-poligono erraldoiak, auzo itxiak eta abar. Hiri geografiaren hitza da. Gurean kontzeptuak sarritan hiriaren erdigunetik urrun dauden auzo baxu, pobre, baztertu edo degradatuak izendatzen ditu.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.