Alesiako setioa edo Alesiako guduaK.a. 52. urteko irailean jazotako gatazka militarra izan zen. Gudu hau mandubiar tribu galiarraren lurraldetan gertatu zen, eta bere kokapen nagusia eskualde honetako hiriburua zen Alesia gotorlekua izan zen. Ziurrenik Auxois mendiaren gainean kokatuko zen, gaur egungo FrantziakoAlise-Sainte-Reine udalerrian, halere kokapen hau oraindik eztabaidan dago.