Alexis Wineman
| Alexis Wineman | |
|---|---|
(2013) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1994ko maiatzaren 6a (30 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Cut Bank |
| Familia | |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Huntingdon College (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta modeloa |
| alexiswineman.com | |
Alexis Wineman (Cut Bank, 1994ko maiatzaren 6a) estatubatuar modeloa eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da, 2012an Miss Montana izendatua[1]. 2013an America's Choice saria irabazi zuen Miss America edertasun-lehiaketan[1]. Lehiaketa horretako lehenengo parte-hartzaile autista ezaguna da[2][3][4].
Bizitza
Wineman Montanako Cut Bank hirikoa da. Bere esanetan, umea zela, beti desberdin sentitu zen[5] eta jazarpena egin zioten[6]. Hasiera batean «garapenaren nahasmendu orokortua» diagnostikatu zioten, eta 11 urterekin «autismoaren espektroko nahasmendua», eta horrek bere desberdintasunen zergatia ulertzen hasten lagundu zion[7].
Umetan, Winemanek ez zuen edertasun-lehiaketekiko interesarik[6]. Haren ahizpa bikiak, Amandak, Miss America lehiaketan jendearen bozketa irabazteko ausardia aurkitzen lagundu zion[5]. 18 urterekin, Miss America 2013 lehiaketako parte-hartzaile gazteena izan zen[2].
Montgomeryko Huntingdon Collegen ikasi zuen[8], 2017an artean graduatuz. Gaur egun, Montgomeryn bizi da eta haurtzaindegi kristau batean egiten du lan.
Alexisen ahizpa nagusia, Danielle Wineman, Miss Montana izendatu zuten 2015eko ekainean[9].
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) Bruch, Linda. «She may not be Miss Montana anymore, but she's in demand» Cut Bank Pioneer Press 2014-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Golodryga, Bianna. «Alexis Wineman, Miss Montana, First Miss America Contestant Diagnosed With Autism» ABC News 2013-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Miss Montana: First autistic Miss America contestant» USA Today 2013-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) Sun, Feifei. «5 Questions with Alexis Wineman: Miss America’s First Autistic Contestant» Time 2013-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Mithers, Carol. «Meet the Most Popular Girl in America (PS: She Has Autism)» Glamour 2013-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Lewin, Adrienne Mand. «Miss Montana is first autistic contestant for Miss America» Today 2013-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Alexis Wineman: My Story» Alexis Wineman jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-07-08) (Noiz kontsultatua: 2014-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «12 Notable alumni of Huntingdon College» EduRank 2024-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Cut Bank Woman Crowned Miss Montana» Flathead Beacon 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).