Alice Blanche Balfour
Alice Blanche Balfour | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Whittingehame House (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | 1936ko ekainaren 12a (85 urte) |
Familia | |
Aita | James Maitland Balfour |
Ama | Lady Blanche Gascoyne-Cecil |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | genetista, naturalista, entomologoa eta zientzia ilustratzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | James Cossar Ewart (en) ![]() |
Alice Blanche Balfour FRES, Fellow of the Royal Entomological Society [ Entomologia elkarte errealaren kidea] (1850eko urriaren 20a - 1936ko ekainaren 12a) eskoziar entomologo, naturalista, ilustratzaile zientifiko eta genetikaren zientziaren aitzindarietako bat izan zen.[1] Gaur egun, bere eskoziako sitsen bilduma zabala National Museums Scotland-ek kudeatzen du.[2]
Bizitza
Balfour Whittingehame etxean, Lothian-eko ekialdean1850eko urriaren 20an jaio zen, Lady Blanche Gascoyne-Cecil (1825-1872) eta James Maitland Balfour-en alaba.
[1][3] Bera bere heldutasunaren gehiengoa London-en pasatu zuen bere nebarekin Arthur Balfour, 1st Earl of Balfour [Balfour-eko 1ngo Earl-a, konde titulua] eta bera Erresuma Batuako lehen ministroa izan zen 1902tik 1905era. Bere neba Francis Maitland Balfour was elected Fellow of the Royal Society aukeratu zuten 27 urteekin bere embryologia-ri buruzko lanagatik.
Entomologiarekiko bizi guztian interesa garatu zuen eta, ondoren, genetikarekikoa eta, bereziki, zebra-larruetako patroiak heredatzeko moduarekikoa interesa garatu zuen. Edinburgheko Unibertsitateko zoologiako irakasle James Cossar Ewartekin gutun bidezko harreman luzea izan zuen, zaldiaren garapenean interes profesionala zuena. Korrespondentzia zaldiekin gurutzatutako zebrak izateko aukerari buruzkoa da, tsetse euliak Afrikako zaldiengan duen eragina murrizteko.[4]
1895ean Twelve Hundred Miles in a Waggon[5] [Milla eta berrehun milla burdi batean] liburua argitaratu zuen, Alice Balfour-ek; berak, H. W. Fitzwilliam-ek, Albert Grey-k eta bere emazteak eta Albert Grey-ren lehengusu George Grey-k egindako bidai bat deskribatzen duena.
London-eko Royal Entomological Society-ko kide hautatu zuten 1916ko ekainaren 7an.
Balfour 1936ko ekainaren 12an hil zen Wittingehame Etxean eta bertan lurperatu zuten.[3]
1936an, 10.000 sitsetik gorako bere bilduma, bere katalogo eta koadernoekin batera, National Museums Scotland-i eman zitzaizkion. Gaur egun erabiltzen ari dira, Eskozian sitsen banaketa denboran zehar nola aldatu den aztertzeko.[2]
Alice-k entomologiari egindako ekarpenak Women's History month 2023an ospatu ziren, The Scotsman aldizkariko artikulu batean.[6]
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) Opitz, Donald L.. (2008-02-07). «“Behind folding shutters in Whittingehame House”: Alice Blanche Balfour (1850–1936) and amateur natural history» https://doi.org/10.3366/anh.2004.31.2.330 doi: . (Noiz kontsultatua: 2025-02-10).
- ↑ a b (Ingelesez) «Museum Moths» National Museums Scotland Blog 2019-06-05 (Noiz kontsultatua: 2025-02-10).
- ↑ a b (Ingelesez) The Scotsman Newspaper, BNA -British Newspaper Archive. (1936). Alice Blanche Balfouren funeralaren berria. Scotland: The Scotsman Newspaper, 14 or..
- ↑ «New Strides, Old Stripes: Zebras and the tsetse fly» ed.ac.uk 5 May 2014.
- ↑ «Yesterday's New Books» The Standard 12 December 1895.
- ↑ Whiffin, Ashleigh. (12 March 2023). «'Alice Balfour' In: Herstory - women who changed the world» The Scotsman magazine: 4–5..