Allaert van Everdingen
Allaert van Everdingen | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Allart van Everdingen |
Jaiotza | Alkmaar, 1621 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Amsterdam, 1675 (53/54 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Pieter de Molijn Roelant Savery |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, akuafortista, copper engraver (en) ![]() ![]() ![]() |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | Itsas ikuspegia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Kalbinismoa |
![]() ![]() |
Allaert van Everdingen (Alkmaar, 1621ko ekainaren 18, Amsterdam, 1675ko azaroaren 8) Herbehereetako urrezko aroaren margolaria eta grabatzaile ospetsua izan zen.
Biografía
Grabatzaile eta margolaria, haren espezialitatea paisaiak ziren. Caesar van Everdingen margolariaren anaia zen. Bere lehen maisua Roelant Savery izan zen; Saveryk Tirol ezagutzen zuen eta hortik ikuspegi menditsuen, bakartien eta basatien erakarpena sortu zitzaion, ondorioz baita Allart van Everdingeni. Hemezortzi urte zituelarik, Saveryren heriotzaren ondoren, Pieter de Molijnen eskolara joan zen. 1640. urtearen inguruan Ipar Europa, Eskandinavia ezagutu zuen; Danimarkan Herbehereetako familia ezagunak zituen eta han, Kopenhagen, Federiko IV. Danimarkakoaren zerbitzuan hasi zen. 1645an Haarlemgo gremioan sartu zen eta 1652an Amsterdamera joan zen bizi izatera.[1]
Estilo
Allaert van Everdingenen estiloa iluna eta nabarra, zehaztasun handiez. Gustukoa zuen giza-elementuak inguru basatietan margotzea: etxe galdu bat mendien artea, urjauziak...
Galeria
-
Suitzako paisaia (1650-1675).
-
Paisaia urjauziarekin (1671-1675).
-
Herrixka baten magalean (1650-1675).
-
Eskandinaviako paisaia (1647).
-
Everdingenen grabatua (1650-1675).
Erreferentziak
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Allaert van Everdingen |