Allen Dulles
Allen Welsh Dulles (Watertown, New York, 1893ko apirilaren 7a - Washington, 1969ko urtarrilaren 29a) estatubatuar espioi eta politikaria izan zen.
CIAko lehen zibil zuzendaria izan zen. Agentziako zuzendari gisa, gerra hotzaren hasieran, 1953ko Irango estatu kolpea (1953), 1954ko Guatemalako estatu kolpea, Lockheed U-2 hegazkin-programa, adimena kontrolatzeko MKUltra proiektua eta Cochinos badiako inbasioa gainbegiratu zituen. Inbasioaren porrotaren ondoren, John F. Kennedyk kaleratu egin zuen.
John Kennedyren hilketa ikertu zuen Warren Batzordeko kide ere izan zen.