Almazbek Atambaiev
Almazbek Xarxenovitx Atambaiev (kirgizeraz: Алмазбек Шаршенович Атамбаев; Araxan, Sobiet Batasuna, gaur egun Kirgizistan, 1956ko irailaren 17a) kirgizistandar politikaria da. 2011-2017 bitartean, Kirgizistango presidentea izan zen.
Ibilbide politikoa
1999ko uztailetik 2011ko irailera, Kirgizistango Alderdi Sozialdemokratako presidentea izan zen. Herrialdeko lehen ministroa izan zen Kurmanbek Bakiev eta Roza Otunbaieva presidenteekin. 2011ko urriaren 30eko presidentetzarako bozak irabazi zituen.[1] 2017ko azarora arte egon zen karguan.
2019ko abuztuan atxilotua izan zen,[2] eta 11 urteko espetxe zigorra ezarri zitzaion, ustelkeriagatik eta "talde kriminal bateko burua" aske uzteagatik. 2020ko urriaren 5ean, parlamenturako hauteskundeen ostean izandako protestetan, manifestariek askatu bazuten ere,[3] bost egun geroago berriz expetxeratua izan zen.[4]
Erreferentziak
- ↑ Atambayevek irabazi ditu Kirgizistango hauteskundeak. Eitb, 2011ko azaroak 1, eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-1).
- ↑ Kirgizistango presidente ohia atxilotu dute. Berria, 2019ko abuztuak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-1).
- ↑ Elizegi Egilegor, Arantxa, Bastida Alzuru, Jone. Kirgizistango hauteskundeetako emaitzak baliorik gabe utzi dituzte. Berria, 2020ko urriak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-1).
- ↑ Kirghizistan: arrestato l'ex presidente Atambayev. Ansa, 2019ko urriak 10, ansa.it (Noiz kontsultatua: 2022-2-1).
Kanpo estekak
Artikulu hau Kirgizistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |