Alvin Ailey
Alvin Ailey | |
---|---|
![]() (1955) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rogers, 1931ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
Heriotza | Manhattan, 1989ko abenduaren 1a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Rose Hills Memorial Park (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jefferson High School (en) ![]() Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen (1949 - Los Angeles City College (en) ![]() (1950 - 1951) San Francisco State University (en) ![]() (1952 - |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Lester Horton (en) ![]() New Dance Group (en) ![]() Hanya Holm Anna Sokolow Charles Weidman Karel Shook (en) ![]() Stella Adler |
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria, koreografoa eta zuzendari artistikoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Alvin Ailey, Jr. (Rogers, Texas, 1931ko urtarrilaren 5a - New York, 1989ko abenduaren 1a) estatubatuar dantzaria izan zen.[1]
Biografia
Los Angelesko Unibertsitatean ikasi ondoren, Lester Hortonen ballet eskolan aritu zen. Lester Horton Dance Theatren egin zuen debuta 1953. urtean, eta urte horretan bertan, Lester Horton hil ondoren, taldeko koreografo bihurtu zen. 1954an House Flowers lana sortu zuen. Zineman hainbat musika-komediatan parte hartu zuen. 1958an Alvin Ailey Dance Theatre sortu zuen eta Estatu Batuetan, Australian eta Europan zehar ibili zen talde horrekin. 1966. urtean Arte Beltzaren jaialdian parte hartu zuen Dakarren. Bere taldearentzat koreografia hauek sortu zituen, besteak beste: Reflections in D, Blues Suite, Archipelago, Flowers, Cry, etab. Bestalde, koreografiak sortu zituen Joffey Ballet, Le Harkness Ballet, Suediako telebista, Lincoln Centerreko opera eta Edinburgoko jaialdirako. Alvin Aileyren konpainia Moskun eta Pekinen arrakasta izan zuen lehena izan zen. Lan horiez gainera, aipagarria da Manhattango etxe orratz batean sortu duen eskola, jazza eta dantza modernoa eta klasikoa erakusten dituena. Bere balletetako gaiak Ameriketako beltzen folklorearen tradizioan oinarritzen dira (blues, jazza).
Irudi galeria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «Alvin Ailey, Jr. | American choreographer | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
Kanpo estekak
- [Bideoa] The life of Alvin Ailey