Amber Valletta

Amber Valletta

Bizitza
JaiotzaPhoenix1974ko otsailaren 9a (51 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Chip McCaw  (2003 -  2015)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBooker T. Washington High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Altuera177 zentimetro

IMDB: nm0005520 Allocine: 100219 Rottentomatoes: celebrity/amber_valletta Allmovie: p277767 TV.com: people/amber-valletta
Twitter: ambervalletta Instagram: ambervalletta Musicbrainz: 07bb10f3-d8d6-4e9f-bb7c-b44b2aaed804 Edit the value on Wikidata

Amber Evangeline Valletta (Phoenix, Arizona, AEB, 1974ko otsailaren 9a) estatubatuar modelo eta aktorea da, ezaguna Hitch, Transporter 2, Gamer eta The Spy Next Door (2010) filmetan egindako lanengatik.

Bizitza

Amber Arizona estatuko Phoenix herrian jaio zen. Jaio eta gutxira, bere familia Tulsara (Oklahoma) joan zen bizitzera. Bere ama, Theresa Malaby, jatorri ingelesekoa da eta neurri batean txerokia; aita, ostera, italiarra eta portugaldarra. Booker T. Washington High School taldean ikasi zuen. Modaren munduan hasi zen bere amak hamabost urterekin modelatze eskola batean inskribatu zuenean, Linda Layman agentzian.[1]

Ibilbidea

Valletta Life Ball 2009an, Rathaus, Viena.

1990eko hamarkadan hasi zuen moda modelo ibilbidea eta supermodelo estatusa lortu zuen. Kate Moss, Eva Herzigová, Tyra Banks, Carolyn Murphy eta Shalom Harlowekin modeloekin batera, bere belaunaldiko aurpegi ezagunenetako bat izan zen.[2] Giorgio Armani, Chanel, Escada, Louis Vuitton, Prada, Valentino, Gucci eta Versaceren irudi gisa lan egin zuen, eta kosmetikoen milioi askoko kontratuak sinatu ditu Calvin Klein eta Elizabeth Ardenekin. 1995etik 1996ra, Vallettak eta Shalom Harlow bere lagun eta kideak MTV House of Style programa aurkeztu zuten.[3]

2000ko hamarkadan, Valletta bere aktore ibilbidean zentratzen hasi zen. Robert Zemeckis zuzendariaren What Lies Beneath (2000) filmean egin zuen lehen lan garrantzitsua. Harrezkero, Hitch (2005), Transporter 2 (2005), Man About Town (2006), Dead Silence (2007), Gamer (2009) eta The Spy Next Door (2010) filmetan agertu da. 2011n, telebistara pasatu zen, ABC Revenge telesail dramatikoan Lydia Davis socialitearen paper errepikarian agertuz. 2015ean, Vallettak Carla Briggs pertsonaia intrigantea interpretatu zuen ABCren Blood & Oil telenobela batean.[4]

2016an, Carter Smithek zuzendutako "Blue Ain't Your Color" Keith Urbanen abestiaren bideoaren protagonista izan zen Valletta.[5] Fergieren "M.I.L.F. $" abestiaren bideoko protagonista izan zen.[6]

Bizitza pribatua

Amber Christian "Chip" McCaw boleiboleko jokalari olinpikoarekin ezkonduta dago, eta Auden izeneko semea dute.[7] Aurretik Hervé Le Bihanekin ezkonduta egon zen, baina 1996an dibortziatu egin zen.[4] Oceana's Seafood Detectation Campaign taldeko bozeramailea ere bada Amber, eta hainbat itsaski eta arrain motatan merkurioak eragindako intoxikazioaren arriskuez ohartarazten du. Lagun batek merkurioz pozoitu izanaren esperientziak eta ama izateak eragin zuen Oceanaren kanpainarekin bat egiteko erabakia.[8]

2006ko abuztuan, New York Daily News-ek jakinarazi zuen Valletak errehabilitazio programa bat osatu zuela The Meadows, Wickenburg, Arizonan, estresagatik eta inolako drogarekin zerikusirik ez duten arazo batzuengatik. Emakumeak drogak hartu zituela zabaldu zen (McCaw senarrak atxiloketa bat izan zuen droga-trafikoarengatik), eta, gero, ikertu egin zuten. Amberrek People aldizkariari esan zion orduan: "Aste honen hasieran ondo informatu zenez, The Meadows-en egin nuen egonaldiak ez zuen zerikusirik izan substantzien erabilerarekin; harro nago zazpi urte 'garbi' daramadala esateaz. Baina egunero jarraitzen dut ondo mantentzen eta pertsona bezala hazten".

2008ko urtarrilean, Barack Obamaren hauteskunde kanpainarako Willek ekoitzitako bideo batean parte hartu zuen. Will.I.Am, «Yes We can» izenekoa, berak besoetan zeraman hilabete gutxiko bere seme Audenekin batera.[9]

Vallettak oso goiz hasi zen bere semea modaren munduan murgiltzen, Vogue Magazineko argazkietatik hasita, non bere ondoan agertzen zen, biluzik, lorategian lau hankatan. Bederatzi urte geroago ere, Auden amarekin agertu da argazkietan.

Filmografia

  • Drop Back Ten (2000) - Mindy Deal
  • What Lies Beneath (2000) - Madison Elizabeth Frank
  • The Family Man (2000) - Paula
  • Perfume (2001) - Blair
  • Max Keeble's Big Move (2001) - Ms. Dingman
  • Duplex (2003) - Celine
  • Raising Helen (2004) - Martina
  • Hitch (2005) - Allegra Cole
  • Transporter 2 (2005) - Audrey Billings
  • Man About Town (2006) - Brynn Lilly
  • Dead Silence (2007) - Ella
  • Premonition (2007) - Claire
  • My Sexiest Year (2007) - Marina
  • The Last Time (2007) - Belisa
  • Days of Wrath (2008) - Jane Summers
  • Gamer (2009) - Angie
  • The Spy Next Door (2010) - Gillian
  • El gran engaño
  • Kevyn Aucoin. El maquillador de las estrellas (2017) - Bere burua

Telebista

  • Hysteria - The def Leppard Story (2001) - Lorelei Shellist
  • Lucky (2003) - Sarah
  • Rock Me Baby (2004) - Summer
  • Punk'd (2005) - Bere burua
  • Revenge (2011) - Lydia Davis

Erreferentziak

Kanpo estekak