Americas Rugby Championship ezizenez Amerikako Sei NazioakAmerikakoerrugbi selekzioen arteko txapelketa da.
Historia
1995 eta 2003 artean Txapelketa Panamerikarra jokatu zen baina ez zuen jarraipenik izan. 2006 eta 2008 artean Kanada eta Estatu Batuetako bina taldek North America 4 txapelketa jokatu zuten eta izandako arrakasta ikusita 2009an Hegoamerikarrak gonbidatu eta Americas Rugby Championship abiatu zen. Argentina Jaguares da garaipen gehien lortu dituen taldea, hau Argentinaren B taldea da, talde nagusiak The Rugby Championship jokatzen baitu.
2009ko ekitaldia taldeen artekoa izan zen. 2010tik aurrera selekzioek hartu zuten parte, baina B taldeek. Lehenengo ekitaldi honetan Tonga ere aritu zen gonbidatuta. 2011 eta 2015eko edizioak ez ziren jokatu Munduko Errugbi Txapelketa jokatzen zelako.
2016an Europako Sei Nazioen antzera seikotea osatu zen eta Selekzio nagusientzako txapelketa bihurtu zen, Argentinako selekzioa ezik.