Amorante (musikaria)
Amorante (musikaria) | |
---|---|
![]() Egiako Le Bukowski aretoan kontzertua eman aurretik (2017) (2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1975 (49/50 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Genero artistikoa | herri-musika pop musika |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Amorante, jaiotzezko izenez, Iban Urizar, (Elgoibar, Gipuzkoa, 1975eko urtarrilaren 5a) gipuzkoar musikaria da.[1] Izen artistikoa Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantariaren abizenak nahastuz sortu zuen, horiek baitziren miresten dituen bi artista.[2]
Amoranteren lana "herri musika" bezala definitzen du egileak berak.[3] Folk musika desberdinen uztarketa oinarri hartuta, aspaldiko koplak, flamenkoa edota Afrikako musikak nahasten ditu. Jotzen dituen instrumentuen artean, gitarra, harmoniuma, ukelelea, zintzarria eta tronpeta daude eta haiekin esperimentatzen da. Bakarka aritu aurretik, Cafe Teatro, Bizarra eta Andrakan taldeetan aritu da.[2]
Lanak
- Amorante (2016)
- Manuela / Brueghel Zaharra (2017)
- Bat edo hiru (2020)
Erreferentziak
- ↑ Gaztezulo. Iban Urizar: "Amorante psikologoa baino merkeagoa iruditzen zait". (Noiz kontsultatua: 2017-05-31).
- ↑ a b Amorante. Badok (Noiz kontsultatua: 2017-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iban Urizar: «Amorante es un cajón desastre que guarda cinco postales musicales»» diariovasco.com 2016-02-17 (Noiz kontsultatua: 2017-05-31).