Txikitatik hasi zen kirola egiten eta futbola gustoko zuen. Txikitan taldeetako neska bakarra izaten zen[2]. Bere hiriko taldean hasi zen jokatzen, EdF Logroñon[3], eta 2017an Munduko txapelduna izan zen 17 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, Uruguaien jokaturiko txapelketan. Urte berean Lituanian jokatu zuen Europako txapelketa ere[2]. 2019an Realak fitxatu zuen, 17 urte baino ez zituela[4]. Espainiako Superkopa jokatu zuen talde txuriurdinarekin baina ez zuten Kopa eskuratu[5].