Androfilia

Bandera androsexuala.

Androfilia portaeraren zientzietan sexu-joera azaltzeko terminoa da, homosexual eta heterosexual kontzeptualizazioen alternatiba modura.

Etimologia

Androfilia (grekotik eratorritako hitza: ἀνήρ, aner, gizon; eta φιλία, filía, erakarpena edo lehentasuna) edo androsexualitateak gizonenganako erakarpen sexuala, estetikoa eta afektiboa deskribatzen du; birilitate-egoera eta gizon portaera mantenduz.[1]

Termino horrek gizon batek gizonezkoarenganako erakarpenaren alde dituen alderdiak identifika ditzake, pertsonari sexu edo genero-identitatea egotzi gabe. Androfilo batek harreman afektiboak, emozionalak edota sexualak izan ditzake beste gizonezko batekin, eta bien portaera maskulinoa mantendu.

Historian zehar emandako erabilera

Homosexualitateri buruzko eztabaida batean, Magnus Hirschfeld sexologoak, gizonak lau taldetan banatu zituen:

  • Pedofiloak: Umeengan erakarpena sentitzen duten gizonak dira.
  • Efebofiloak: Nerabezarotik hogei urte arteko gazteengan erakarpena sentitzen duten gizonak dira.
  • Androfiloak: 20 eta 50 urte inguruan daudenenganako erakarpena sentitzen duten gizonak dira.
  • Gerontofiloak: Gizon nagusienganako erakarpena sentitzen duten gizonak dira.[1][2]

Karen Franklinen ustean, Hirschfeldek esaten zuen efebofilia gauza «arrunta eta ez-patologikoa zela, eta aipatzen du efebofiloek eta androfiloek biztanleria homosexualaren %45 osatzen dutela gutxi gorabehera».[3]

Bere liburuan, A Manifesto: Rejecting the Gay Identity, Reclaiming Masculinity, Jacke Malebranche maskulinitatea indartzeko erabiltzen du, bai gizonezko desira homosexualaren objektuan eta subjektuan, bai berak identitate homosexualaren segmentu batzuetan ikusten duen disidentzia sexuala arbuiatzean.[4]

Androsexualitate terminoa androfiliaren sinonimo modura erabiltzen da batzuetan.[5]

Biologiaren eta medikuntzaren erabilera alternatiboa

Biologian, androfilo hitza antropofilo hitzaren sinonimo modura erabiltzen da, honek gizakiak animaliak baino gehiago nahiago duten parasitoak deskribatzeko erabiltzen da.[6]

Hirschfelden ideiak jarraituz androfilia, batzuetan, interes sexualak adin-tarteen arabera zehazten dituzten taxonomietan erabiltzen da. Azken hau chronophilia deitua izan zan John Moneygatik. Sistemetan, helduetan erakarpen sexuala “teleiofilia” edo “adultofilia” ere izendatu da. Testuinguru horretan, Dennis Howitt psikologoak azaltzen du androfiliak «gizon helduen erakarpen fisikoa» esan nahi duela.

Interes sexuala helduetan

Definizioa, batez ere, teoriaren kontua da, ez soilik sailkapenaren kontua, azken horrek teoria bat baitakar. Beraz, androfilia «gazteek gizon helduengan duten interes sexual fisikoa» litzateke.

Androfiliaren eskala sinkronikoa

Androfilia-eskala gizon helduen interes erotiko fisikoa neurtzeko sortu zen, eta Kurt Freund eta Betty Steinerrek garatu zuten 1982an. Ondoren, Ray Blanchardek aldaketa batzuk egin zituen 1985ean, eta izenburua «Indize Androfilia-Ginefilia (MAGI)» da.[7]

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Migrating Genders: Westernisation, Migration, and Samoan Fa'afafine. Ashgate Publishing, 45 or. ISBN ISBN 978-1-4094-0273-2..
  2. (Ingelesez) Encyclopedia of homosexuality, Volume 1. Garland Pub. ISBN ISBN 978-0-8240-6544-7..
  3. (Ingelesez) Hebephilia: quintessence of diagnostic pretextuality. Behavioral Sciences & the Law Volume 28. , 751–768 or..
  4. (Ingelesez) Encyclopedia of Homosexuality. St. James Press, 58 or. ISBN ISBN 978-1-55862-147-3..
  5. (Ingelesez) Bisexual politics: theories, queries, and visions.. Psychology Press ISBN ISBN 978-1-56024-950-4..
  6. (Ingelesez) Malaria terminology: Report of a drafting committee appointed by the World Health Organization. World Health Organization.
  7. (Ingelesez) Typology of male-to-female transsexualism. Archives of Sexual Behavior. , 247-261 or..

Kanpo estekak