Angus
Angus | |||
---|---|---|---|
Erresuma Batua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | ||
Herrialdea | Eskozia | ||
ISO 3166-2 | GB-ANS | ||
Hiriburua | Forfar | ||
Gobernuburua | Angus Council (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 56°40′N 2°55′W / 56.67°N 2.92°W | ||
Azalera | 2.181,6419 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 115.820 (2020) −220 (2018) | ||
Dentsitatea | 53,09 bizt/km² | ||
angus.gov.uk |
Angus (Eskoziako gaeleraz: Aonghas) Eskozia ekialdean dagoen eskualdea da. 2012ko erroldaren arabera 115.978 biztanle ditu. Forfar da eskualdeko hiriburua baina hiri handiena Arbroath da.
Mugakideak
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Aberdeenshire, mendebaldean Perth eta Kinross, hegoaldean Dundee eta ekialdean Ozeano Atlantikoa.
Geografia
Iparraldea eta mendebaldea menditsuak dira eta bost haranek osatzen dute. Nekazaritza eta abeltzaintzan dihardute bertan baina populazioa oso txikia da. Kostaldea ere muino apalez osatua dago eta biztanleriaren gehiengoa han bizi da.
Historia
Neolito Arotik populatua izan den eremua da. K.a. 3.500 urteko aztarnak aurkitu izan dira bertan.
Piktoen Circinn erresumarekin identifikatzen da Angus. Garai artako harri eskultura ugari aurkitu dira. 1320an Eskozia Erresuma independentea bihurtu zen, Angus eskualdean dagoen Arbroatheko abadian egindako parlamentuaren bilera batean. Arbroatheko Aldarrikapena izenaz ezagutzen da.
Udalerriak
- Herri handienak:
- Arbroath / Obair Bhrothaig (23.902 biztanle)
- Forfar / Fharfair (hiriburua, 14.048 biz.)
- Montrose / Monadh Rois (11.955 biz.)
- Carnoustie / Càrn Ùstaidh (10.561 biz.)
- Monifieth / Monadh Feith (8.220 biz.)
- Brechin / Breichinn (7.199 biz.)
- Kirriemuir / Cearan Mhoire (5.910 biz.)
- Udalerri guztiak:
- Aberlemno
- Arbroath
- Auchmithie
- Brechin
- Bridge of Craigisla
- Carmyllie
- Carnoustie
- Edzell
- Farnell
- Forfar
- Friockheim
- Glamis
- Guthrie
- Inverkeilor
- Kirriemuir
- Letham
- Newbigging
- Memus
- Menmuir
- Monifieth
- Monikie
- Montrose
- Murroes
- St Vigeans
- Tealing
Pertsona ezagunak
- James Matthew Barrie (Kirriemuir, 1860–1937), idazlea.
- Bon Scott (Forfar, 1946–1980), musikaria, AC/DC taldekide izandakoa.
Ondasun nabarmenak
-
Aberlemnoko harri piktoa.
-
Anguseko Folk Museoa.
-
Esk ibaia.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Angus eskualdeko webgune ofiziala