Anton Florian Liechtensteingoa
Anton Florian Liechtensteingoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wilfersdorf Castle (en) , 1656ko maiatzaren 28a |
Heriotza | Viena, 1721eko urriaren 11 (65 urte) |
Hobiratze lekua | Liechtenstein Family Vault (en) |
Familia | |
Aita | Prince Hartmann III of Liechtenstein |
Ama | Countess Sidonie Elisabeth von Salm-Reifferscheidt |
Ezkontidea(k) | Eleonore Barbara von Thun und Hohenstein (en) (1679ko urriaren 15a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | House of Liechtenstein (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria |
Jasotako sariak |
Anton Florian (Wilfersdorf, 1656ko maiatzaren 28a – Viena, 1721eko urriaren 11) Liechtensteingo printzea izan zen 1718tik hil zen arte.
Hartman III.a Liechtensteingoa printzearen eta Sidonie Elizabeth Salm-Reifferscheidt kondesaren semea izan zen. Espainiako Ondorengotza Gerran parte hartu zuen, eta Karlos artxidukeko intendentea eta lehen ministroa izan zen. Vienara itzuli zen Karlos enperadore koroatzera, eta Kontseilu Pribatuko lehendakari izendatu zuten.
1719ko urtarrilaren 23an, Karlos VI.ak Liechtensteingo printzerria sortu zuen Schellenberg jaurerritik eta Vaduz konderritik abiatuta, biak Liechtenstein familiakoak. Horrela, Anton Florian Reichstagen sartu ahal izan zen, enperadorearen menpeko lurren jabe gisa.
Leonor Barbara Katalina von Thun und Hohenstein kondesarekin ezkondu zen eta hamaika seme-alaba izan zituzten. Josef Joan Adam izan zen bere ondorengoa.