Arantzazko koroa

Kristo arantzazko koroarekin Altsaziako eliza batean.

Arantzazko koroa Jesusen Nekaldia gogora ekartzen duen sinbolo kristaua da. Joanen (19: 2, 5), Markoren (15:17) eta Mateoren (27:29) Ebanjelioetan aipatzen da.

Ebanjelioen arabera, soldadu erromatarrek Jesusi buruan jarri zioten nekaldi edo pasioan. Funtzio bikoitza zuen: Jesus umiliatzea (juduen errege koroatuz, trufa egiteko, koroa izanik erregetzaren ikonoa) eta oinazea eta mina eragitea arantzekin.

Erlikiak

Parisen gordetzen den erlikia.

Koroaren erlikiak edo haren arantzenak estimatuak eta gordeak izan dira tradizio kristauetan. Parisen gordetzen da ospe handiena duena, Koroa Santua.[1].

Haren arantzen erlikiak ere ugariak dira.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Católicos en Francia veneran la Santa Corona de Espinas en la Catedral de Notre Dame de París» Gaudium Press Español 2014-04-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).

Kanpo estekak