Aranuir
Aranuir, sindarinez "betiereko erregea" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Arahaelen semea eta Aranarthen biloba, azken hau, Iparraldeko Dunedainen Kapitainen artean lehena izan zelarik.
Aurreko idazkietan, Tolkienek, Aranuil deitu zuen, baina, ondoren, Aranuirgatik aldatu zuen.
Historia
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2084. urtean jaio zen, eta Rivendelen hazia izan zen, Dunedainen Kapitainen seme guztiak hazten ziren tokian.
Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2177. urtean hil ondoren, Aranuir, Iparraldeko Dunedainen hirugarren kapitaina bihurtu zen, 2247an hil zen arte, bere oinordekoa, bere seme Aravir izan zelarik
Aurrekoa Arahael |
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2177-2247 |
Ondorengoa Aravir |