Armeniar Eliza Katolikoa
Armeniar Eliza Katolikoa | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | Ekialdeko Eliza katolikoak eta Catholic particular church sui iuris (en) | |
Jarduera | ||
Honen parte | Erromatar Eliza Katolikoa eta Ekialdeko Kristautasuna | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Raphaël François Minassian (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1742ko azaroaren 26a | |
Sortzailea | ||
webgune ofiziala |
Armeniar Eliza Katolikoa (armenieraz: Հայ Կաթողիկե Եկեղեցի, translit.: Hay Kat’voghike Yekeghets’i; latinez: Ecclesiae Armenorum) Erromatar Eliza Katolikoa osatzen duten hogeita lau sui iuris elizetako bat da, armeniar tradizio liturgikoari jarraitzen diona eta armeniera klasiko hizkuntza liturgiko gisa erabiltzen duena. Ekialdeko Eliza katoliko hau eliza patriarkal gisa antolatuta dago, Ekialdeko Elizetako Kanonen Kodeko IV. tituluak agintzen duen moduan.[1] Ekialdeko Elizetarako Dikasterioaren ikuskaritzapean dago eta Ziliziako armeniarren patriarka-catholicosa du buru. Gaur egun, Beiruten dago bere egoitza nagusia.[2]
Historikoki armeniar katolikoak Armeniako Eliza Apostolikoaren baitan sortu ziren. Ziliziako armeniarren patriarkatuaren berezko lurraldea Ekialde Hurbilean dago, baina hortik kanpo Egoitza Santuaren mende dauden barruti armeniarrak daude, baita parrokiak eta hainbat herrialdetan sakabanatutako komunitateak ere, apezpiku latindarren jurisdikziopean.
Erreferentziak
- ↑ Ekialdeko Elizetako Kanonen Kodea, can. 55-150 (Latinez)
- ↑ (Ingelesez) Chow, Gabriel. (2023-01-27). «Armenian Patriarchal See of Cilicia» GCatholic.org.
Kanpo estekak
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |