Arrisku ikur
Egungo eta lehengo arrisku piktogramen arteko erlazioa
Arrisku ikurrak edo arrisku piktogramak merkantzien, subtantzien, lekuen edo objektuen arrisku mezu bat transmititzen duten marrazki figuratibo edo sinbolikoak dira, korronte elektrikoa , pozoia eta erradioaktibitatea barne, egoera desberdinetan.
Ingurumenerako arriskuak
Ikurra
Esanahia (Definizioa eta Arreta)
Adibideak
Korrosiboa
Definizioa: Material batekin erreakzionatu eta hori desegin dezakeen substantzia da. Gai korrosiboen etiketetan C ikurra erabiltzen da.
Arreta: Ez inhalatu eta saihestu larruazala, begiak edo arropak ikutzea.
Leherkorra
Definizioa: Substantziez edo nahasteez mintzatuz, zerbaitekin urratuz edo talka eginez edo tenperatura igoz leher daitekeena da.
Arreta: Saihestu zerbaitekin urratzea edo talka egitea edo tenperatura igotzea.
Erregarria
Definizioa: Substantzia erregai edo sukoiekin oso erreakzio exotermikoak dituena. Gai erregarrien etiketetan O ikurra erabiltzen da.
Arreta: Saihestu material erregarriekin ukitzea.
Sukoia
Definizioa: Erraz suak hartzen duen substantzia da.
Arreta: Saihestu material sutzekin ukitzea (airea, ura).
Gasa
Definizioa : Substantzia gaseoso konprimituak, likidoak edo disolbatuak, 200 kPa edo gehiagoko presiopean beroarekin leher daitekeen ontzi batean sartuta.
Arreta : Ez jaurti inoiz sutara
Presiopeko gas botilak
Etxeko intsektizida
Etxeko aire-freskagarriak
Larruazaleko narritadura
Definizioa : Substantzia hauek larruazalekin kontaktuan jartzen badira, osasunentzako arrisku larria, akutua, edo kromikoa dakartzate.
Arreta : Saihestu giza gorputzarekin edozein ukitzea.
Oso toxikoa
Definizioa: Arnastu, irentsi edo larruazaletik xurgatuz gero, kantitate txikian ere, organismoan asaldu larriak edo kronikoak, edo are heriotza, ere eragin dezakeen substantzia da.
Arreta: Saihestu giza gorputzarekin edozein ukitzea.
Aspiraziogatik arriskutsua
Definizioa: Arnas gutxiegitasuna eragin dezakeen substantzia da.
Arreta: Saihestu giza gorputzarekin ukitzea, baita lurruna inhalatzea ere.
Ingurumenerako arriskutsua
Definizioa: Ingurumena Substantzi horrekin ukitzea kaltegarria izan daiteke ekosistemarako epe motzera edo luzera.
Arreta: Izan litekeen arriskuagatik, ez jaurti hoditerian, lurrean edo ingurumenean.
Kanpo estekak
The article is a derivative under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License .
A link to the original article can be found here and attribution parties here
By using this site, you agree to the Terms of Use . Gpedia ® is a registered trademark of the Cyberajah Pty Ltd