Arseni Jatseniuk
Arseni Petrovitx Jatseniuk[1] (ukraineraz: Арсеній Петрович Яценюк, translit.: Arseniy Petrovych Yatseniuk; Txernivtsi, 1974ko maiatzaren 22a) ukrainar abokatu, politikari eta ekonomista da. Euromaidango iraultzaren ondoren, non Jatseniuk buruzagi garrantzitsua izan zen, Ukrainako lehen ministro izan zen eta 2014ko otsailaren 22an Viktor Janukovitx kargutik kendu zuen.[2][3] 2005 eta 2006 urteen artean Jatseniuk Ekonomia ministro gisa aritu zen Ukrainako gobernuan, ondoren Kanpo Arazoetako ministro 2007an eta Verkhovna Radako (parlamentua) presidente 2007 eta 2008 urteen artean. Jatseniuk Batkivstxina ("Aberria") izeneko Ukrainako bigarren alderdi handienaren buruzagietako bat izan zen, eta bere alderdi parlamentarioaren buruzagi ohia. 2014ko uztailaren 24an Arseni Jatseniukek Ukrainako lehen ministro kargua utzi zuen, nahiz eta uztailaren 31n Verkhovna Radako parlamentarien gehiengo handi batek atzera bota zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Ukrainako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |