Ashford gaztelua
Ashford Gaztelua | |
---|---|
Ashford Castle | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Connacht |
Irlandaren banaketa administratiboa | Mayoko konderria |
Giza kokaleku | Cong |
Koordenatuak | 53°32′05″N 9°17′04″W / 53.5348°N 9.28441°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1228 |
Arkitektura | |
Estiloa | Erdi Aroko arkitektura |
Webgune ofiziala | |
Ashford gaztelua (ingelesez Ashford Castle) Irlandako Mayoko konderrian kokatzen den Cong udalerriko erdi aroko gaztelua da. Gaztelu hau Corrib aintziraren ertzean kokatzen da. De Burgo familia anglonormandarrak Connaughteko O'Connorstarrak garaitu ondoren 1228. urtean eraiki zuen.
1852an Benjamin Guinnessek berritu eta handitu zuen, bere semea zen Arthur Edward Guinnessek lakuko uharte baten titulua eskuratu zuelarik. 1945an Guinness familiak gaztelua saldu zuen.
Gaur egun gaztelua bost izarretako hotel bat da. Gaztelutik irten ohi den txalupa batek bidaiariei Corrib lakuan zehar txangoak egiteko aukera ematen du. 1952ko The Quiet Man filma Ashforden filmatua izan zen, bertan gazteluaren zati ugari eta aldameneko Cong herria agertzen direlarik.