Asmakuntza
Asmakuntza edo asmakizuna ezaugarri, propietate eta erabilera berriak dituen objektu, teknika edo prozesua da. Historian zehar izandako asmakuntzak erosotasuna eta bizi-kalitatea hobetu izan dituzte gehienetan; armen kasuan esaterako horrela izan ez bada ere. Aspaldiko gizakiek asmakizunak oinarrizko beharrak (janaria, loa, berotasuna,... ) asetzeko gauzatu zituzten. Gaur egun aldiz, kontsumo-gizartearen baitan, asmakizunek hain oinarrizkoak ez diren nahiak asetzeko balio dute.
Asmakizunak eratzeko orduan, garrantzitsua izaten da diseinua: material eta piezen aukeraketa eta erabilgarritasuna, ergonomia izeneko arloaren baitan aztertzen dena. Egun, asmakuntzarako prozedura sistematikoak erabiltzen badira ere, irudimena ere faktore garrantzitsu da asmakuntzak sortzeko.
Kanpo estekak
Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |